DATORREN ASTEAN EDUKIONTZIAK ITZULIKO DIRA ORDIZIARA

Txipa beharrezkoa izango da organikoaren, errefusaren eta pixoihalen edukiontziak irekitzeko

Irailaren 26an (astelehena) hasiko dira Ordizian jartzen hondakinak jasotzeko 'atez ate' sistema ordezkatuko duten edukiontziak.Iragan martxoaren 13an, Ordiziako herritarrek hondakinak biltzeko sistema aldatzea erabaki zuten, herri-galdeketaren bitartez.Prozedurak eskatzen zituen izapideak bukatuta, heldu da aipatu aldaketa egiteko ordua.Jose Miguel Santamariak (Ordiziako alkatea), Angelica Morenok (Hirigintzako, Herri Lanetako eta Ingurumeneko zinegotzia) eta Iñaki Dubreuilek (Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko zinegotzia) sistema berria ezartzearen inguruko xehetasunak eman dituzte, euren programetan emandako hitza bete dutela gogoratuz.

Santamariak esan du aurreko legealdiko gairik eztabaidatuenari behingoz azkena eman zaiola, herritarren gehiengoak ‘inposizio’ bezala zuen sistemari, hain zuzen ere.Gehiengo horrek, gogorarazi du, hainbat modutara adierazi zuen bere 'desadostasuna': balkoietan poltsak jarrita, sinadurak bilduta, eta, azkenik, udalak eta besteak beste prozesua adosteko eratu zen mahaiak martxoaren 13an antolatutako bozketan herritarrek botoa emanez.Txipa duten edukiontzien alde bozkatu zuten 2.325 pertsonak, eta 1.145ek bilketa-sistema mistoaren alde, ez baitzitzaion aukerarik eman 'atez ateko' bilketa-sistemari.

ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOA EGITEKO BETEBEHARRA IRITSI DA

Eusko Jaurlaritzak web gunea eta telefono zenbaki bat ezarri ditu informazioa emateko eta zalantzak argitzeko

Eusko Jaurlaritzak Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egiteko garrantziaz eta beharrez ohartarazteko kanpaina du martxan. EIT-a goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia erabileraren efizientzia eta hobetzeko aukera.

Eraikin baten egoera ezagutzeak honako helburuak ditu:

BADENAK JARRI DIRA ABIADURA MURRIZTEKO

Aurten momentuz lau ipini dira

Aurten ibilgaiuen abiadura murrizteko badenak jarri ditu Udalak. Azkenekoak Filipinak Kalean, 14 eta 22 zenbakien parean eta Samperio kaleko 24an. Aurretik  Bizkaia pasealekuan, Orexa parke pareko zebra bidean beste bat jarri zen.

ESKOLA GARRAIOA, ASTE HONETAKO TRAFIKO KANPAINAKO HELBURU

Urte bukaera bitarte beste zazpi kanpaina egingo dira

Ordiziako Udaltzaingoa eskola garraioaren gaineko trafiko kanpaina egiten ari da aste honetan. Hilero burutzen dira kanpaina bat edo bi, egutegi bat jarraituz. Hemendik urte amaierara honakoak aurreikusten dira: motorrak, maiatzaren 23tik 29ra; arreta galtzeak, ekainaren 20tik 26ra; bizikletak, uztailaren 4tik 10era; segurtasuna, irailaren 12tik 18ra; baldintza teknikoak, urriaren 3tik 9ra; eskola garraioa, urriaren 17tik 23ra eta arreta galtzeak, azaroaren 7tik 13ra.

Egutegi bera ezartzen da Beasain eta Lazkaoko Udaletan.