IRISGARRITASUN OBRAK EGITEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA ZABALDU DA
2016ko baimenarekin ekaina baino lehen egindako obrei zuzenduta dago
Etxeetako irisgarritasun arazoak konpontzeko aurreikusitako obra eta jarduketak egiteko dirulaguntzak emateko eskaera-deialdia zabaldu du Ordiziako Udalak. 2017ko aurrekontuan 11.000 euroko kopurua aurreikusi da, guztira. Itzuli beharrik gabeko zuzeneko diru-laguntza bat denez, xede horretarako udal-aurrekontuan jasotako kopuru gehiengoa eraikin bakoitzeko etxebizitza-kopuruarekiko proportzionalki banatuko da, betiere baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.
Diru-laguntzak emango dira 2016 urtean zehar baimenarekin egindako irisgarritasun obrei, eta betiere justifikatzen bada 2017ko ekainaren 30 baino lehen amaitu direla.
Eskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean (Arreta bulegoan) azaroaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira, honako dokumentazioarekin batera: