ZINEKO ESKAILERAK BERRITZEN ARI DA ORDIZIAKO UDALA

2014-03-18 eskailera Aurrefabrikatutako harmailak erabiliz ari dira eremua egokitzen udal langileak

Joan den ostegunean hasi ziren udal langileak Domingo Unanue plazatik Etxezarreta kalera igotzeko eskailerak berritzen. Lehen egokitzapen lanak egin ondoren, aurrefabrikatutako harmailen bidez ari dira eremu hori egokitzen, eta behin azken erremateak eginda, zineko eskailerak astebururako zabalik egotea espero da. Herriko mugikortasuna hobetu eta oinezkoen segurtasuna bermatu nahi ditu Ordiziako Udalak lan horiek eginda.

PARKE BERRIA ESKARABILLAN

2014-02-19 eskarabilla Parte hartze dinamikaren barruan auzotarrek egindako eskaera bat zen

Segurtasunerako zorua eman, azken egokitzapen lanak egin eta hiri-altzariak kokatu ondoren, joan den astetik erabilgarri dago Eskarabilla auzoko parke berria. Ordiziako Udalak 2012ko udazkenean sustatutako Auzoz auzo dinamikaren barruan Eskarabillako auzotarrek egindako eskaera bat izan zen auzoan parke bat egitea, eta 2013an zehar auzoetan egin beharreko lanean artean lehenetsitako proiektu bat izan. Bonberia zenaren parean jarri da parkea.

GAZTE LOKALEN ORDENANTZARI BURUZ HITZ EGITEKO BILERA ASTEAZKENEAN

Lokal jabeei, lokalen erabiltzaileei eta etxeetako administratzaileei bileran parte hartzeko deia egin die udalak

Datorren asteazkenean, hilak 19, Gazte Lokalen Ordenantzari buruzko azken erabakiak hartzeko bilera bat egingo da udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan. Ordiziako Udaleko Zerbitzuen delegazioak lokal jabeei, lokalen erabiltzaileei eta lokalak dauden etxeetako administratzaileei bileran parte hartzeko dei berezia egin nahi die.

EZ IRRISTATZEKO TRATAMENDUA EMAN DA HAINBAT ESPALOITAN

2014-01-28 Irrist ez egiteko tratamenduaGoierri kaleko 10 eta 12 zenbaki pareko eta Otegi-Eneako espaloiak izan dira lehenak

Ordiziako Udalak irrist ez egiteko tratamendua emango die herriko hainbat espaloiri. Tratamendua eman dieten lehenak Goierri kaleko 10 eta 12 zenbakien arteko espaloi zatiak eta Otegi-Eneakoak izan dira (asteartean eman zieten). Udalak aurreratu du datozen asteetan herriko beste zenbait espaloi zatiri emango dietela ez irristatzeko tratamendua, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera.