Image
Image

PLAZA NAGUSIKO KOMUN PUBLIKOAK BERRITZEN ARI DA ORDIZIAKO UDALA

2013-11-18 Plazako komunakAuzoz auzo dinamikaren barruan auzotarrek egindako eskaeretako bat da

Ordiziako Udalak sustatutako Enplegu Planaren bitartez kontratatutako langileek joan den astelehenean, gaur zortzi, ekin zioten Plaza Nagusiaren ondoko komun publikoak berritzeko lanei. Udalak iaz egin zuen Auzoz auzo dinamikaren barruan, Erdiguneko herritarrek egindako eskaeretako bat izan zen komunak berritzea, eta azaro-abendu bitartean lan gehienak amaitzea espero du udalak.

2013KO DEIALDIA IRISGARRITASUN OBRAK EGITEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO

tasasEskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean, 2013ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira

Xedea: 2013ko deialdi honen xedea da, irisgarritasun arazoak konpontzeko aurreikusitako obra eta jarduketak egiteko dirulaguntzak ematea, dena etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko eta arlo horretako diru-laguntzak arautzeko ordenantzan jasotzen denaren arabera.

ORDIZIAKO UDALAK OIANGUKO GOLF PROIEKTUAREN ESLEIPENAREN INGURUKO IKERKETA BATZORDEA OSATUKO DU

IMG 3782Oiangu Bizirik plataformak ekainaren 27ko osoko bilkuran egindako eskariari erantzunez hartu du erabakia Gobernu Batzordeak

Ordiziako Udalak Oianguko golf proiektuaren esleipenaren inguruko ikerketa batzordea osatuko du. Joan den astelehenean, uztailaren 15ean, egindako Gobernu Batzordeko bileran hartu du udalak ikerketa batzordea osatzeko erabakia.

ORDIZIAKO ETXE BATEKO HORMATIK JAURTIGAI BATEN HONDAKINAK ATERA ZITUEN ERTZAINTZAK

36ko36ko Gerran erabilitako pertsonen aurkako jaurtigai bat da ustez

Ertzaintzaren artezilariek ustez 36ko Gerran erabilitako pertsonen aurkako jaurtigai bat (proyectil antipersona) atera zuten astelehen eguerdian Sanperio kaleko 5. zenbakiko etxebizitzaren horma batetik. Jaurtigaia horma barruan lehertuta zegoen, eta jaurtigaiaren hondakinak eta berunezko hamaika bolatxo zeuden eraikinaren hormaren barruan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image