Image
Image

HILABETE BARRU AGERREBIDEA BUKATUTA EGOTEA ESPERO DU ORDIZIAKO UDALAK

2014-11-11 agerrebideaObrak epe barruan doazela adierazi du gaur Igor Eguren alkateak obretara egindako bisitan

Lazkaibar eta N-1 errepidea lotuko dituen Agerrebideko lanak (Upabi izenez ere ezagutua) hilabete barru bukatzea espero du Ordiziako Udalak. Lur mugimendu gehienak irail eta urri bitartean egin dira, eta N-1aren aldetik Guardia Zibilaren kuartel parerainoko zatian urbanizazio lanak ere hasiak dira. Datorren astean hasiko dira kuartelaren paretik trenbideko zubiraino doan zatiarekin, eta baldin eta eguraldiak baimentzen badu, Eguberrien aurretik erabilgarri izango da Agerrebidea. Errepide berriak 270 metroko luzera izango du, 7 metroko galtzada autoentzat bi noranzkoetan, eta 4 metroko espaloi bat oinezko eta txirrinduentzat. Udalak Campezo enpresari esleitu zizkion lanak uztailean 380.000 euroan (BEZa aparte), eta abuztuaren azkenean hasi ziren lehen lanak egiten. Bidea zabaltzen denean ordiziarren aspaldiko nahi bat beteko da.

UDALAREN ETA FORU ALDUNDIAREN ARTEKO HITZARMENA (2013KO ABENDUA)

OBREN HASIERA (2014KO IRAILA)

OBREN HASIERA. ARGAZKI GALERIA (2014KO AZAROA)

AGERRE BIDEKO LANAK ABENDURAKO BUKATUKO DIRA

2014-09-09 agerrebideaTrenbide gaineko zubitik N-1 errepiderainoko zatiak 270 metroko luzera du

Segurtasun arrazoiak direla eta, oinezkoei zein ibilgailuei gogorarazten zaie galarazita dagoela lanak egiten ari diren tokian ibiltzea

Abuztuaren azkenean hasi ziren N-I errepidearen eta GI-4491 errepidearen arteko lotura egiteko lanak. Agerre bidea edo Upabi bezala ezagutzen den 270 metroko bide zatia konpontzeko lanak Campezo enpresari esleituko dizkio Ordiziako Udalak, 380.942, 47 euroan, BEZa aparte. Lanak egiteko epea hiru hilabetekoa da, eta abendurako irekiko da errepidea.

URDANETA KALEAREN ERDIA OINEZKOENTZAT BIHURTZEKO LANAK

2014-02-12 Urdaneta Altuna y Uria enpresari esleitu zaizkio lanak 498.000 euroan, eta udalak ekain bukaerarako amaituta egotea espero du

Astelehenean hasi ziren Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lehen lanak egiten, eta gaur bertan makinekin lanean hasi dira langileak. Proiektua bi fasetan egingo da: 2014an Diego Rivero kalearen bidegurutzeraino egingo da, eta bigarren fase batean Joseba Rezola kaleko bidegurutzeraino (Cibeles bezala ezagutzen den iturriraino).

ASTELEHENEAN HASIKO DIRA URDANETA KALEKO LANAK

Urdaneta Udaltzaingoak jakinarazi du astelehenerako Urdanetako aparkaleku guztiak libratu egin beharko direla

Datorren astelehenean, hilak 10, hasiko dira Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lehen lanak egiten. Udaltzaingoak jakinarazi du obran hasten direnerako kale horretako aparkaleku guztiak libre egon behar direla. Gaur bertan, ostirala, oharrak jarriko dituzte udaltzainek kaleko atarietan obraren hasiera iragarriz, eta asteburuan kale okupazioa seinaleztatuko dute.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image