GAUR EGINGO DA 2014KO AZKEN OSOKO BILKURA

2014-12-18 PlenoaBesteak beste, 2015 ekitaldirako aurrekontuak eztabaidatu dira

Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 18, egingo du urteko azken osoko bilkura, 19:00etan. Eguberri aurreko pleno honetan, 2015eko ekitaldiko udal aurrekontua eztabaidatuko da, eta baita horrekin lotutako zenbait puntu ere: 2015erako plantilla organikoa, 2015erako lanpostuen serenad eta zerga eta tasei jarritako alegazioak. Azkenik, ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2014-2018 onartuko da.

AZAROKO OSOKO BILKURA

2014-11-27 osokobilkuraZiburuko Kaxkarotenia ikastolaren aldeko mozioa, eta mugikortasun ordenantzak izan dira aztergaiak, besteak beste

Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 27, egingo du azaroari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Bilduren udal gobernu taldeak Ziburuko (Lapurdi) Kaxkarotenia ikastolak bizi duen egoeraren aurrean aurkeztutako mozioa, aparkaldi mugatuko ordenantzak arautzen dituen artikulu baten aldaketa, eta Ordiziako hiri zaharrean trafikoa arautzen duen ordenantza hasiera batean onartzea dira gai-ordeneko puntu aipagarrienak.

GAUR EGINGO DA URRIKO OSOKO BILKURA

2014-10-29 osokobilkura2015eko zergak eta tasak eta Garapenerako lankidetza laguntzak onartuko dira, besteak beste

Gaur asteazkena egingo du Ordiziako Udalbatzak urriari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Zazpi puntuko gai ordena izango dute aztergai, 2015eko zergak eta tasak tartean. Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzional bat onartuko da, eta baita Garapenerako lankidetza laguntzak ere. Espainiako Konstituzio Auzitegiak Kataluniako kontsultaz hartutako erabakiaz Bilduk aurkeztutako mozio bat, eta talde sozialistak energia pobreziaren aurka eta kontsumitzaile ahulenak babestearen alde aurkeztutako mozio bat ere aztertuko ditu Udalbatzak.

IRAILEKO OSOKO BILKURAREN GAI ORDENA

2014-09-24 osokobilkuraBihar osteguna, hilak 25, izango da plenoa, 19:00etan hasita

Ordiziako Udalbatzak udako oporren ondorengo lehen osoko bilkura egingo du bihar, hilak 25, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Bilduk eta PSE-EEk alkateen aukeraketa zuzenaren aurka aurkeztutako mozio bana, Bilduren beste bi mozio (Eskoziar herriaren alde eta Kutxabank fundazio ez bihurtzearen alde), Orkli enpresarekin hirigintza hitzarmena sinatzea eta Saharara diru-laguntza bideratzea izango dira, besteak beste, osoko bilkuran landuko diren gaiak.