Image
Image

UDALAK LAU LANGILE KONTRATZEKO DEIALDIA EGIN DU

Udal langileak-300x200Asteazkenean, hilak 30, bukatuko da izena emateko epea

Ordiziako Udalak lau langile kontratatzeko deialdia egin du. Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, Ordizian gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egotea, familia kargak izatea eta euskara izango dira langileek bete beharko dituzten baldintzak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euroko laguntza emango ditu enplegua sustatzeko helburu duen deialdi honetarako.

PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO ELKARRETARATZEA OSTIRALEAN

2013-10-23 Azken ostiraleko elkarretaratzeaUztaileko osoko bilkuran onartu bezala, Ordiziako Udalari dagokio deialdia egitea; ostiral honetan, hilak 25, Plaza Nagusian izango da, 20:00etan.

Hileroko azken ostiralarekin bat eginez, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da urriaren 25an, 20:00etan, Plaza Nagusian. Ordiziako Udalbatzak uztaileko osoko bilkuran onartu bezala, udalak berak hartu zuen urriko kontzentrazioa deitzeko eta herritarrei jakinarazteko konpromisoa.

EAJ-PNV ETA BILDU UDAL TALDEEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2013-10-04 Adierazpen instituzionalaEAJ-PNV eta BILDUREN udal taldeen artean adostutako adierazpen instituzioanala. 

Euskal Herrian aldaketa politiko sakonak bizi izan ditugu azken urteetan. Aldaketa politiko sakona izan da ETA erakundeak erabaki eta adierazi izana 2011ko urriaren 20an bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera. Halaber, aldaketa funtsezkoa da ezker abertzaleak soilik bide politiko eta demokratikoen alde egiteko erabakia.

GAUR EGINGO DA IRAILEKO OSOKO BILKURA

Sei puntuko gai zerrenda aztertuko du udalbatzak

Bihar, hilak 26, egingo da irailari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Sei puntuko gai ordena izango du aztergai udalbatzak. Uztaileko bilkuraren akta onartzea izango da lehen puntua, eta PSE-EE-k (PSOE) pobrezia eta bazterketa egoera jasateko arriskua duten adingabekoak dituzten familientzako arreta eta laguntza hobetzeko mozioa bigarrena. Hurrengo hiru puntuak administrazio gaiei lotutakoak dira, eta azkenekoa galde-erreguena.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image