OSTEGUNEAN, URRIKO OSOKO BILKURA
Zortzi puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak
Hileroko azken ostegunarekin bat eginez, Ordiziako Udalbatzak bihar egingo du urriari dagokion ohiko osoko bilkura. 19:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Zortzi puntuko aztergai zerrenda izango dute esku artean, eta bukaeran, ohi bezala, galde-erreguen txanda izango da.