LIBURUTEGIA LAU EGUNEZ ITXIKO DUTE EGUBERRIETAN

2013-12-18 Liburutegi zerbitzuaEgun horietan Helduen Eskola (EPA) erabiliko ahalko dute herritarrek

Ordiziako Udal liburutegia lau egunez itxiko dute Eguberrietan: abenduaren 24an eta 25ean eta abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegia izango du: astean zehar (09:00-13:00 eta 16:30-20:00) eta larunbatetan (09:00-13:00).

Liburutegia itxita dagoen egunetan Helduen Eskola (EPA) erabili ahal izango dute herritarrek, udaltzaingo zerbitzuaren ordutegiaren barruan. Udaltzaingoaren bulegoan eskatu behar da Helduen Eskolako giltza.

2014KO AURREKONTUAK ONARTZEKO OSOKO BILKURA, BIHAR

2013-10-30 PlenoaHorrez gain, N-1 Upabi proiektuari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena onartuko dute

Bihar asteazkena, hilak 18, 2014ko udal aurrekontua onartzeko ohiko osoko bilkura egingo du Ordiziako Udalbatzak, 19:00etan. Aurrekontua ez ezik, 2014rako plantilla organikoa eta 2014rako lanpostuen zerrenda ere onartuko dituzte. Gai-zerrendako azken puntuan, berriz, N-1 Upabi proiektuari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiaren sinatu beharreko hitzarmena izango dute aztergai.

BIHAR OSTEGUNA EGINGO DA AZAROKO OSOKO BILKURA

2013-10-30 PlenoaHamahiru puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak

Ordiziako Udalbatzak bihar, osteguna, egingo du azaroari dagokion ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita. Hamahiru puntuko gai zerrenda aztertuko dute, honakoak tartean: Aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen Ordenantzaren 3. artikuluaren arabera gune berria ezartzea; Garapenerako lankidetza laguntzak 2013; Filipinetan izandako haizetea dela eta, diru-laguntza proposamena onartzea; eta Uztailaren 25a, Santiago eguna, ordez jai egun lokala izendatzeko proposamena onartzea. Bukaeran galde-eskeen txanda izango da.

ORDIZIAKO UDALAK LANGABEZIAN ZEUDEN BESTE LAU LANGILE KONTRATATU DITU

Udal langileak-300x200Diputaziotik 30.000 euro jaso ditu udalak enplegua sustatzeko programaren barruan

Udaletako zerbitzu publikoen kudeaketari dagozkion jardueretan enplegua sustatzeko garatutako programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro eman dizkio Ordiziako Udalari lau langile kontratatzeko. Bi ofizial eta bi ofizial dira kontratatutakoak, eta joan den ostiralean, azaroaren 15ean hasi ziren lanean. Sei hilabeterako kontratazioak dira, eta lanaldi osoan ariko dira langileak.