EUROPAKO HAUTESKUNDEETARAKO HAUTES-MAHAIKIDEAK AUKERATUKO DITUZTE ASTELEHENEAN

2014-04-25 hautes Hautes propaganda jartzeko kokapenaren zozketa ere egingo da asteleheneko aparteko bilkuran

Datorren astelehenean, hilak 26, maiatzaren 25ean egingo diren Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hautes-mahaikideak aukeratuko dituzte 11:30ean idazkariaren bulegoan egingo den ez-ohiko osoko bilkuran. Horrez gain, hautes-propaganda jartzeko kokapenaren zozketa ere egingo da. Guztira 10 hautes-mahai daude Ordizia, eta mahai bakoitzeko bederatzi aukeratu behar dira, ordezkoak barne; 90 herritar denera.

HAUTESLE-ERROLDARI ERREKLAMAZIOAK EGITEKO EPEA APIRILAREN 7TIK 14RA, BIAK BARNE

2014-04-03 hautes Herritarren arretarako udal bulegoan aurkeztu behar dira erreklamazioak

Datorren maiatzaren 25ean Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak izango dira. Ordiziako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die Hautesle- Erroldan ageri diren datuei erreklamazioak egiteko epea apirilaren 7tik 14ra bitartekoa izango dela, bi egunak barne. Udalak dei berezia egiten die bizilekuz aldatu direnei (2014-1-30a aurreko aldaketak), eta 18 urte egin berri izan eta lehen aldiz botoa eman behar dutenei. Herritarren Arretarako Udal Bulegoan aurkeztu behar dira erreklamazioak, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30era bitartean.

MARTXOARI ZEGOKION OSOKO BILKURA BIHAR EGINGO DA

2014-04-02 osokobilkura Hamar puntuko aztergai zerrenda izango du Udalbatzak, tartean gazte lokalak arautzeko ordenantza. Bilkura 19:30ean hasiko da, ez 19:00etan

Ordiziako Udalbatzak bihar osteguna, hilak 3, egingo du martxoari zegokion osoko bilkura. Berez, aurreko astean zen egitekoa, baina agenda arazoak direla astebete atzeratzea erabaki zen. Ordua ere ez da ohikoa izango, 19:30ean hasiko baita plenoa 19:00etan izan ordez. Hamar puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak, tartean, Gazteentzako lokalen udal ordenantza.

ORDIZIAKO UDALAREN ENPLEGU PLANEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK

2014-03-11 lana Datorren astelehenean, hilak 17, bukatzen da Ordiziako Udalak sortutako zortzi lanpostuetan izena emateko epea

Datorren astelehenean, hilak 17, bukatzen da Ordiziako Udalak sustatutako Enplegu Plana 2014 programan izena emateko epea. Zortzi dira udalak sortutako lanpostuak, bost peoi eta lorezain lanekin lotuak, eta beste hiru administrazio lanei dagozkionak. Udalak argitu nahi du lanpostu horietarako bete beharreko baldintzak hilaren 17a baino lehen bete behar direla. Pertsona aukeratuak apirilaren 28an hasiko dira lanean. Enplegu Planari eta kontratazioei buruzko informazio guztia, hemen.