BIHAR EGINGO DA MAIATZARI DAGOKION OSOKO BILKURA
Hiru mozio, eta udalaren eta aldundiaren mendekoen arretarako etxeko laguntza finantzatzeko hitzarmena daude gai ordenaren puntuen artean
Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 29, egingo du maiatzari dagokion osoko bilkura, 19:00etan hasita. Korporazioak 11 puntuko gai ordena izango du aztergai, hiru mozio tartean, bi talde sozialistak aurkeztutakoak eta bat Bildurena, euskal selekzioaren ofizialtasunari buruzkoa. Mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko hitzarmena ere onartuko da biharko bilkuran.