kulturlab header



Aurkezpena - Kulturlab

KulturLab, Ordiziako kulturaren etorkizuna

KulturLab izenarekin, Ordiziako udalak kulturaren kudeaketarako eta kultur ekipamenduen erabilerarako plana martxan jarri du. Ekimen honek, herriko kultur ehunaren eta herritar orok dituzten behar eta interesak aintzat hartuta etorkizuna planifikatzea du helburu. Hau da, Ordiziako hurrengo urteetako Kultur eredua finkatzea. Egiteko erari dagokionez, plan honen emaitzak prozesu parte-hartzaile baten ondorio izan behar duela argi du udalak, non Ordiziako herritarrak, alderdi politikoak eta eragile ezberdinak inplikatuta egongo diren.

Egin beharreko azterketen artean, eta ekipamendu kulturalei dagokienez, Herri Antzokiko eraikinak izango du protagonismoa. Bere espazioan, erabileren eta programen diagnosi eta definizioa egingo da, herriko kulturaren ardatzetako bat izanik.

Proiektuaren garapena

Prozesua errazteko eta lan teknikoen garapenerako, Udalak Kultiba kultur aholkularitza erakundea kontratu du esleipen bitartez, prozesuaren funtzionamendu egokia bermatzeko asmoz. Proiektuan 3 lan bloke nagusi marrazten dira: lehenik, egungo egoeraren azterketaren garapena eta tendentzia berrien azterketa; bigarren bat, non Ordiziako kultur eremuaren erronka eta nahiak markatzen diren; eta hirugarren bat, maila teknikoan, amestutakoa posible egin dezakeen plan operatiboaren garapena eta ekipamenduen erabilera planaren diseinua.

Behin kultur kudeaketa  eta kultur ekipamenduen erabilerarako plana  finkatuta dagoenean, udalak bertatik irtendako akzioak faseka martxan jartzea hartuko du bere gain.

Prozesu gardena eta parte-hartzailea

Online plataforma hau prozesu guztiaren informazioa herritar guztiekin partekatzeko ireki da, une oro modu gardenean zein puntutan dagoen jakinarazteko. Era berean, iradokizunak eta proposamenak jasotzeko ere balio izango du eta horretarako helbide elektroniko bat du proiektuak, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., nahi duenak bere ekarpenak egin ahal izateko.

kulturlab ordizia