Image
Image

NIKOLAS LEKUONA JAIO ZENEKO MENDEURRENA (1913-2013)

NIKOLAS LEKUONA 03Artistaren jaio zeneko mendeurrena ospatzeko erakusketa berezia eta hitzaldia antolatu dira.

Abenduaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Barrena Kultur Etxean: "Nicolas Lekuona: abangoardista baten egungo irakurketa.1913-2013" erakusketa zabalduko da.


Abenduaren 19an, arratsaldeko 7etan, Barrenan: "Ehun urtetik lau: zergatik den hain garrantzitsua Nikolas Lekuonaren lana"hitzaldia. Hizlaria: Asier Mendizabal.

OSTEGUNEAN HERRI ANTZOKIAN PLAKA JARTZE EKITALDIA ETA SOLASALDIA

281 8142webDocomomo Arkitektoen Nazioarteko Fundazioak eta COAVNek (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak) Ordiziako Herri Antzokia eraikina nabarmendu dute XX mendeko arkitektura garaikidearen eraikin "paradigmatiko" bezala.

Ostegun honetan, arratsaldeko 7etan plaka bat ipiniko da bertan eta ondoren, Adur Ezenarrok Herri Antzokiari eta bere egile Domingo Unanue arkitekto ordiziarrari buruzko hitzaldi bat eskainiko du.

BARROKO AIRE ZIKLOAREN AMAIERA LARUNBATA HONETAN PARROKIAN

Catedral-9-2webNova Lux Ensemble taldearen kontzertuak, Iruneako Ganbara abesbatzaren talde profesionala, amaiera emango dio ordiziako barroko aire programaren XXVIII. edizioari.

Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du larunbata honetan, Nova Lux Ensemble taldeak eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin: "Nafarroako panorama musikala XVI. eta XVII. mendean" . Kontzertua larunbatan, gaueko 20:00etan Ordiziako Eliz Nagusian.

ASTEAZKENEAN OSPATUKO DA GIPUZKOAKO ODOLKI XV. LEHIAKETA

ODOLKI WEBLehiaketa Udaletxeko arkupetan ospatuko da, asteazkenenan, goizeko 11.00etan

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 27an, Ordizian. Txerri-harakin eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako Odolki XV. lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image