Image
Image

HERRI ANTZOKIAREN URTARRILEKO PROGRAMAZIOA

2014-01-08 Fenix kartela'Fenix 11-23' eta 'No more tour' filmak proiektatuko dira, besteak beste

Urtea hastearekin batera haurrentzako film eta antzezlan bana eskaini, eta 'Alaba zintzoa' euskarazko filma proiektatu ondoren, datozen asteetarako programazioaren berri eman du Herri Antzokiak. Asteazkenetako zine alternatiboaren barruan, 'Fenix 11-23' filma kataluniarra nabarmentzen da, eta asteburukoen artean Fermin Muguruzaren 'No more tour' filma. Bi filma hauek ikusteko sarrera doan izango da, eta bertsio originalean emango dituzte: lehena katalanez eta gazteleraz euskarazko azpitituluekin, eta bigarrena gazteleraz euskarazko azpitituluekin.

ANTZERKI GARAIA ZIKLOA OSTIRAL HONETAN ZABALTZEN DA HERRI ANTZOKIAN

muntaia2Ados Teatroak "Figuranteak " lana antzeztuko du, Asier Hormaza eta Mikel Laskurain aktoreekin.

Asier Hormaza eta Mikel Laskurain euskal aktoreek 'Figuranteak' komedia antzeztuko dute datorren ostiralean Ordiziako Herri Antzokian 22:15etatik aurrera. Lan horrekin zabalduko da Ordizian "Anterki garaia" programazioaren hogeigarren edizioa. Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

BEC-EKO BERTSOLARI FINALISTEKIN SAIOA HILAREN 30EAN MAJORIN

2013-12-30 Finalistak OrdizianSarrerak salgai daude dagoeneko; aurrez 10 euro balio dute eta egunean bertan 12

Azken urteetako ohitura jarraituz, Goierriko Bertso Eskolak eta Argi Berri elkarteak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa finalistekin saioa antolatu dute aurten ere. Hilaren 30ean izango da, astelehena, 18:00etan, Majori kiroldegian.

NIKOLAS LEKUONAREN INGURUKO HITZALDIA OSTEGUNEAN BARRENAN

Nikolas Lekuona 02Asier Mendizabal, artista ordiziarra, Lekuonaren inguruan arituko da Barrenan , arratsaldeko 19:00etan.

Nikolas Lekuonaren jaio zenetik mendeurrena ospatzeko ekintzen barruan, bere figura oroitzeko datorren ostegunean,, hilaren 19an (bere jaiotze data), Asier Mendizabal, artista ordiziarra ere, "Ehun urtetik lau: zergatik den hain garrantzitsua Nikolas Lekuonaren lana" izenburuko hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image