Image
Image

ORDIZIAKO UDAL ORDEZKARIAK BENEDITARREN ARTXIBOAN

2014-01-18 BneditarrakJuan Jose Agirre anaia beneditar eta artxiboaren arduradunak egin zituen gidari lanak

Ordiziako udal ordezkariek Lazkaoko Beneditarren artxiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango zuten joan den larunbatean, hilak 18. Juan Jose Agirre anaia beneditar eta artxiboaren arduraduna, eta haren laguntzaile Miren Barandiaran gidari zituztela, artxiboaren antolaketa eta bildutako hainbat agiri ikusi zituzten udal ordezkariek, giro jatorrean egin zen bisitaldian.

AHOZ-AHO II. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETAREN DEIALDIA

11-IBAI GORKA ETA AIZKOAAHOZ-AHO 2014 PROGRAMAZIOAREN BARRUAN  II. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA  (...sar dadila Kalabazan!)

Oharra: Ahoz Aho 2014 programazioa otsailaren 28an hasiko da II. Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketarekin eta martxoaren 15etik 21era garatuko da Ordizian; programazio horren barruan II.Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa antolatu da.

Hemen da AHOZ-AHO 2014, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.

Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.

‘BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK’ FILMA BIHAR D’ELIKATUZEN

Barrura begiratzeko lehioaJon Ugarte Zinkunegi eta Gotzone Lopez de Luzuriaga filmaren protagonistetako bik haien bizipenak kontatuko dituzte

Ordizian antolatutako presoen aldeko II. hamabostaldiaren baitan 'Barrura begiratzeko leihoak' filmaren emanaldia izango da bihar ostirala, hilak 17, D'elikatuz zentroan, 19:00etan. Hasiera batean, joan den asterako zegoen prestatua ekitaldia, baina EPPKren bitartekarien aurka izan zen polizia operazioa dela eta aste honetara atzeratu dute.

HIRU IPUIN KONTAKETA SAIO URTARRILEAN

2013-01-15 Ipuin kontalariaGaur izango da lehena, eta hurrengo biak hilaren 23an eta 28an

Ordiziako Udal Liburutegiak hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditu urtarrilerako. Gaur asteazkena, hilak 15, izango da aurrenekoa, eta hurrengo biak datozen bi asteetan, hilaren 23an eta 28an. Kontalari lanetan Mertxe Aizpurua ordiziarra ariko da, eta saio guztiak 17:30ean izango dira, liburutegian bertan. Lau eta bederatzi urte arteko haurrei zuzendutako saioak dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image