Image
Image

ARGI BERRIKO MUS TXAPELKETA JOKATUKO DA LARUNBATEAN

2014-02-12 argiberri Kanporaketak 16:30ean hasiko dira, eta bikoteko 40 euro ordaindu behar da

Datorren larunbatean, hilak 15, Argi Berri elkarteko 37. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko da. Muslari bikote ugari biltzen duen txapelketa da (iaz 102 izan ziren), goierritarrak gehienak, baina Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritatik ere inguratzen da jendea. Kanporaketak 16:30ean hasiko dira, eta bikoteko 40 euro ordaindu behar da. Jokoa lau erregetara izango da, sei hamarrekoko hiru ustelera. Iazko txapeldunak Xabier Mendizabal arriarandarra eta Peio Olano zaldibiarra izan ziren, Antonio Carrion eta Montxo Biturro donostiarrei 3-1 irabazita.

ORDIZIAKO MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEN

2014-02-06 gerra Ekimen herritar bat II. Errepublika, 36ko gerra eta gerraondoreneko dokumentuak biltzen ari da

36ko gerraren eta frankismoak lehen urteen inguruko ikerketarik ez da egin Ordizian orain arte. Hori dela eta, ordiziar talde bat orduko informazioa biltzen ari da hainbat artxibotan eta lekukoen testigantza zuzenak jasotzen. Lan hori Ordiziako Udalarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera ari dira egiten azken urte honetan.

AMETS BIDEK BILERA BATERAKO DEIA EGIN DIE DANTZARI OHIE

2014-02-06 Amets bide Kultur elkarteak 50 urte beteko ditu, eta horren harira, ekimen ezberdinak prestatzen ari da

Amets Bide Kultur Elkartea 50. urteurrena ospatzeko lanetan murgilduta dabil. Dantzari Eguneko eta Euskal Jaietako saioez ez ezik, aurten kutsu berezia izango duten bestelako emanaldi batzuk antolatuko ditu. Ospakizun hori dela eta, urte horietan guztietan taldean aritutako dantzari ohiei deia berezia egin nahi die Amets Bidek. 

Oihan Vegaren "Euskararen espektakulue" ostiralean Herri Antzokian

cartel webOihan Vegak euskararen erabileraren gaineko ikuskizuna egin du: Euskararen espektakulue.

Ostirala honetan, hilaren 15ean, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren bigarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Pikupe produkzioak, Oihan Vegar artistaren "Euskararen espektakulue" aurkeztuko du. "Antzerti garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.
Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ erreferentean bilakatu da 100 herri baino gehiagotik igaro baita bere 'diskofesta' ospetsuarekin, ETB eta GAZTEAk sustatua, 'Itzela' bezalako diskoteka garrantzitsuetan ere izan da.
Oihan Vega Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen eta oso gaztetatik ekin zion musika ikesketei, bere prestakuntza akademikoa Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Kontserbatorioan amaitu zuen perkusionista, pianojole eta konpositore gisa.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image