Image
Image

SANTA ANA JAIAK 2014. EKITALDIAK EGUNEZ EGUN

2014-07-23 kuadrillakBihar eguerdiko txupinazoarekin hasiko dira ofizialki Ordiziako Santa Ana jaiak

Ez da ezer ere falta Santa Ana jaiak hasteko. Bihar eguerdian txupinazoa botatzearekin batera, Ordizia festa gune anitz eta koloretsua bilakatuko da lau egunez. Ordiziako Udalak errespetuan, aniztasunean eta berdintasunean  oinarritutako festak izatea du desio, eta mezu horixe zabaldu nahi du herritar eta bisitarien artean. Hona hemen datozen lau egunetako ekitaldi nabarmenenen zerrenda, egunez egun eta gunez gune. Gogoratu festetako programa osoa PDF formatuan deskargatu daitekeela. Ondo pasa Santa Ana jaiak! 

URRUP TALDEAREN ‘EMAKUMEENTZAKO POLIZIA ETXE BEREZIA’ ANTZEZLANA GAUR HERRI ANTZOKIAN

2014-07-22 urrupEmakumezko bederatzi antzezle dira obraren protagonistak. Saioa 22:15ean hasiko da

Martxoaren 8ko ekitaldien bueltan estreinako saioa egin eta gero, gaur gauean berriz ere taularatuko du Urrup antzerki taldeak  'Emakumeentzako polizia-etxe berezia' antzezlana (Comisaría especial para mujeres). Herri Antzokian izango da emanaldia, 22:15ean hasita. Obraren egilea Alberto Miralles da, eta egokitzapen eta zuzendari lanak Rosa Rojok egin ditu. Emakumezko bederatzi antzezle dira lan honen protagonistak.

SANTA ANA JAIAK 2014. UMEEN ASTEBURUA IRUDITAN

2014-07-21 danborradaLarunbateko eta igandeko irudiak ikusgai daude udalaren argazki bilduman

Dagoeneko ikusgai daude Ordiziako Udalaren flicker kontuan  umeen asteburuko argazkiak. Larunbateko txirrindulari proba, txupinazoa, kuadrilla txikien irteera, sokamuturra, zezen suzkoa, txikien aurreskua, haur danborrada... Ostegun eguerdian lehertuko da berriz Santa Ana jaietako txupinazoa.

LARUNBATEKO ARGAZKIAK

IGANDEKO ARGAZKIAK

HAUR DANBORRADAK 50 URTE. ERAKUSKETA D’ELIKATUZEN

2014-07-18 danborradaIrailera arte egongo da ikusgai belaunaldi ezberdinetako argazkiekin osatutako bilduma

Helduen danborradak iaz mendeurrena ospatu bazuen, aurten, 50 urte beteko ditu haurren danborradak. 1964an umeentzako ekitaldi guztiak egun bakar batean bildu zituen katekesi taldeak, eta egitarau horren osagarri, haurren danborrada ospatu zen lehen aldiz. Mende erdiko ibilbide hori erakusketa batekin islatu nahi izan dute. Argazki bilduma D'elikatuzeko aretoan egongo da ikusgai irailera bitarte.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image