Image
Image

‘ORDIZIAKO AZOKA, KASU ETNOGRAFIKO BAT’ LIBURUAREN AURKEZPENA GAUR D’ELIKATUZEN

2014-09-11 azokaliburuaXV. Gerriko Ikerlan-bekaren irabazle Uzuri Aboitizek, Beñat Garmendiak eta Luxia Iriondok osatu dute liburua

Gaur osteguna, hilak 11, 'Ordiziako azoka, kasu etnografiko bat' liburua aurkeztuko dute D'elikatuzen XV. Gerriko Ikerlan bekaren irabazle Uzuri Aboitizek, Beñat Garmendiak eta Luxia Iriondok. Aurkezpena 19:00etan da. Ordiziako eta Lazkaoko udalen, Maizpide Euskaltegiaren eta Gerriko kultur elkartearen babesarekin eman da liburua argitara.

SEGURAKO MARI KARMEN MURUAK IRABAZI DU 41. GAZTA LEHIAKETA, ETA AMPOK 13.050 EURO ORDAINDU DITU GAZTA ERDIARENGATIK

2014-09-10 gaztalehiaketaElgoibarko Mausitxa sailkatu da bigarren, eta Joseba Insausti ordiziarra hirugarren

Idiazabalgo enpresak enkanteko errekorra hautsi du, 2004. urteko 12.100 euroak nabarmen gaindituz

Segurako Ondarre baserriko Mari Karmen Muruak irabazi du Artzainek Latxa Ardi-Esnez egindako 41. Lehiaketa. Bigarren Elgoibarko Mausitxa sailkatu da, hirugarren Joseba Insausti ordiziarra, Azpeitiko Berastegi elkartea laugarren eta Iruraiz-Gaunako Hnos. Audicana Saez de Bikuña bosgarren. Gazta erdiaren enkantean, berriz, errekor guztiak hautsi ditu Idiazabalgo AMPO enpresak, 13.050 euro ordainduta, 2004an Lierni Patxi erretegiaren 12.100 euroak nabarmen gaindituz. AMPO enpresa Beasaingo Hurbileko Jaleak dendarekin aritu da lehian enkantean. Iaz, Bergarako Bolintxo Okindegiak 7.500 euro ordaindu zituen.

ORDIZIAKO EUSKAL JAIEN ETA APARTEKO AZOKAREN AURKEZPENA

2014-09-05 euskaljaiakIdiazabal Gaztaren 41. Lehiaketa ez ezik, ganadu, barazki eta fruta erakusketa-lehiaketak izango dira hilaren 10ean Ordizian

Gaurtik hilaren 14ra bitartean ospatuko dira Ordiziako Euskal Jaiak. Datorren asteazkenean, hilak 10, egingo da urteko azokarik nagusiena, eta Idiazabal Gaztaren 41. Lehiaketa ez ezik, ganadu, barazki eta fruta erakusketa-lehiaketak ere izango dira. Asteazkenekoa lehen sektorearen festa dela adierazi dute gaur Donostian egin den aurkezpenean.

EUSKAL JAIETAKO PROGRAMA PDF FORMATOAN

2014-09-02 gaztakGaur eta bihar artean banatuko da paperezko edizioa Ordiziako etxeetara

Dagoeneko prest dago 2014ko Euskal Jaietako behin betiko programa. Ordiziako etxeetara gaur eta bihar artean iritsiko da paperezko edizioa, baina aurrerapen moduan, PDF formatuan deskargatu dezakezue udaleko webgunean. DESKARGATU EUSKAL JAIETAKO PROGRAMA.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image