Image
Image

EUSKADI BRASS TALDEA IGANDEAN PARROKIAN

Barroko Aire zikloaren bigarren kontzertua, igandean 18:30ean.

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 16, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Euskadi Brass taldearen  eskutikoa, alegia.

Aurkeztuko duten programan,   "Euskadi Brass-en eskutik, ibilaldia Errenazimendutik Bacheraino” izenburua duena, Gervaise, Gabrieli, Purcell, Haendel eta Bachen lanak entzungo dira.

ARABAR ERRIOXAKO ARDOEN 20. AZOKA OSTIRAL ETA LARUNBATEAN

2014-11-10 ardoazokaLarunbat eguerdian 27. 'Ordizia Txapeldun' gazta lehiaketa jokatuko da

Datorren ostiral eta larunbatean, hilak 14 eta 15, Arabar Errioxako ardoen 20. azoka ospatuko da Ordiziako Plaza Nagusian. Ardoa ez ezik, hainbat herrialdetako gazta dastatu eta erosteko aukera ere izango da, eta plazaren inguruan artisauak ere izango dira. Azokak honako ordutegia izango du: ostiralean 18:30-21:30 eta larunbatean 11:30-14:30 eta 18:30-21:30. Azokaren osagarri, 'Ordizia Txapeldun' gazta lehiaketa jokatuko da larunbatean, 12:30ean hasita.

BARROKO AIRE XXIX. EDIZIOA IGANDE HONETAN ZABALDUKO DA

Donostiako Barroko Taldeak zabalduko du zikloa Parrokian,  igandean, arratsaldeko 18:30ean.

Aste bukaera honetan, igandean hain zuzen,  hasiko da Ordizian BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXIX.ekitaldia. Eta jaialdi horrek Ordizian segituko du hilabete honetako igandeetan, herriko Parrokian lau kontzertu egingo dira, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ataungo San Martin Elizan ere izango da ziklo honen kontzertu bat.

Zikloari hasiera emateko igande honetan, Ordiziako Eliz Parrokian, arratsaldeko 6:30ean, Donostiako talde barrokoak kontzertu interesgarria eskainiko du. Hilaren 16an jarraituko du programazioak Euskadi Brass metal taldearekin. Azaroaren 23an Ainhoa Garmendia sopranoa arituko da Opus Lirica hirukotearekin. Eta programazioari amaiera emateko azaroaren 30ean Lux in Tenebris taldearen txanda izango da Ordiziako parrokian.

AZAROKO KULTUR AGENDA FORMATU DIGITALEAN

2014-10-31 opusliricaBarroko Aire jaialdia, azaroaren 25aren baitako ekitaldi sorta eta Mendi astea izango dira, besteak beste

Dagoeneko kalean da Ordiziako Udalaren azaroko kultur agenda. Azaroaren 9tik aurrerako lau igandeetan 29. Barroko Aire musika zikloaren emanaldiak izango dira elizan, 18:30en hasita. Azaroaren 25aren ingurumarian, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu ditu Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak herriko eragileekin elkarlanean. Azaroaren 24tik 27ra, berriz, Ordiziako Mendizaleek antolatutako Mendi Astearen barruko emanaldiak izango dira. Horiez gain, txotxongilo jaialdiak, Santa Zezilia Egunaren ospakizun kontzertuak, Euskal Herriko argazki elkarteen topaketa, hitzaldiak... ere izango dira.

DESKARGATU AZAROKO AGENDA PDF FORMATOAN

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image