"BAZEN BEHIN UHARTE BAT" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

bazen behin uharte batEkozinemaldia jaialdiren 7. edizioaren baitan estreinaldi arrakastatsua izan zuen Tolosan

Atera Films ekoiztetxeak "Bazen behin uharte bat" dokumentalaren emanaldia antolatu du asteazken honetarako, martxoaren 20rako. Herri Antzokian proiektatuko da gaueko 20:30etan. Jatorrizko bertsioan izango da, ingelesez eta takuu hizkuntzaz, baina euskarazko azpitituluak izango ditu.

OSTIRAL HONETAN HERRI ANTZOKIAN "POTTOLA" ANTZEZLANA

KARTELA POTTOLA DEFINITIVO TX"Antzerki garaia" programako hirugarren muntaia 

Txalo Produkzioak Herri Antzokira "Pottola" lana ekarriko du ostirala honetan, gaueko 10:15ean. "Antzerki garaia" programaren barruko antzezlana da, eta Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailekin antolatzen da. Programa hau Euskadiko Antzerki Sarearen barruan sartzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntza jasotzen du .

JORGE OTEIZA GOGOAN OSTIRAL HONETAN

ESAMOF190recEkitaldia Goen Plazan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan

Datorren apirilean hamar urte beteko dira Jorge Oteiza artista handia hil zela. Bere obrak, ordea, gure baitan jarraitzen du. Eta datorren asteartean, San Jose egunean, martxoaren 19an, 15 urte beteko dira Goen Plazan Oteizaren eskultura inauguratu zenetik. Aitzaki horiekin Udalak, Kultura Sailaren bidez, ostiral honetarako, arratsaldeko 7etan, ekitaldi xume bat antolatu du Oteizaren oroipenean Goen Plazan Kukai/Tanttaka taldeen proposamenarekin.

“ORDIZIAKO DANTZA ZATI BAT” BIDEOAREN AURKEZPENA

Dantza zati batAsteburu honetan eskainiko da estreinako emanaldia

Larunbatean, martxoaren 9an, aurkeztuko da "Ordiziako Dantza zati bat" arratsaldeko 18:00etan Herri Antzokian. 7 minutu irauten dituen bideoaren emanaldiaz gain, "Gazta zati bat" dokumentaleko soinu-bandaren kontzertua egongo da baita ere. Bertara joateko sarrerak Barrena Kultur Etxean daude salgai. 10 €-ko kostua du bakoitzak eta opari modura "Dantza zati bat Ordizia" DVDa emango da.