Image
Image

MAIDER VELIZ ARTISTA ORDIZIARRAREN ERAKUSKETA BARRENAN

2015-02-12 maider“Polos opuestos” izeneko erakusketa martxoaren 6ra arte egongo da zabalik

Otsailaren 16tik martxoaren 6ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Maider Véliz (Ordizia) artistaren lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita).

Erakusketaren katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN

LIBURUAK TRUKATZEKO TXOKOA BARRENAN

2015-02-11 trukeaGaurtik aurrera, liburuak doan hartu ala utzi ahal izango dira Barrenako ezkaratzean

Liburu Trukaketarako Txokoa jarri du martxan gaur Ordiziako Udal Liburutegiak Barrenako ezkaratzean. Soberan edota errepikatuta dituen dozenaka liburu jarri ditu liburutegiak herritarren eskura, ekimen honi hasiera emate aldera. Herritarrek ere etxean erabiltzen ez dituzten liburuak utzi ahal izango dituzte txoko horretan, eta beste norbaitek utzitakoak erabili. Nahi beste liburu truka daitezke.

AHOZ AHO 2015EKO NARRAZIO LEHIAKETAREN DEIALDIA ZABALDU DA

AHOZ-AHO AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin.

Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...

 “KONTATU GUREKIN!”

III IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa.

Zeu bezalako pertsonei.

Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako.

Lehiaketa martxoaren 7an, larunbata, izango da, 19:00etan, BARRENA JAUREGIAN. Ikus OINARRIAK

LARUNBATEAN, KALDEREROAK

2015-02-05 kaldereroKaldereroen konpartsak egun osorako egitarau zabala prestatu du

Larunbatean, hilak 7, Kaldereroen eguna ospatuko da Ordizian. Iaz hasitako ibilbide berriari beste bultzada bat eman dio aurten Kaldereroen konpartsak, eta egun osorako egitarau betea osatu du herriko hainbat elkarte eta eragilerekin lankidetzan. Festa eguerdian hasiko da kalderero txikien desfilearekin. Arratsaldean, berriz, Urrup Antzerki taldeak ikuskizun bat egingo du Zozomikote pertsonaiarekin, Kaldereroen Konpartsaren desfilea hastearekin batera. Gauean, eta berritasun modura, kontzertua egongo da Plaza Nagusian. Bestalde, herriko jatetxe batzuk 'Kalderero menua' eskainiko dute larunbat gauean. Jarraian duzue egitaraua.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image