Image
Image

‘URTAROEN DANTZAN’ IKUSKIZUNA LARUNBATEAN PLAZAN

2015-03-26 ametsbideAmets Bide dantza taldeak eta Oroith abesbatzak antolatu dute elkarlanean

Larunbatean, hilak 28, Amets Bide dantza taldeak eta Oroith abesbatzak lankidetzan sortutako 'Urtaroen dantzan' ikuskizunaren emanaldia izango da Plaza Nagusian, 19:30ean hasita. Ikuskari honetan dantza eta kantua uztartuko dira. 'Udaberrian Martxan' ekimeneko martxoko ekitaldiei amaiera emango die saio honek.

AHOZ AHO 2015. PILI ESKISABEL ATAUNDARRAK IRABAZI DU IPUIN KONTALARIEN III. LEHIAKETA

2015-03-23 ahozahoImanol Arabaolaza tolosarra izan da bigarren, eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra hirugarren

Pili Eskisabel kontalari ataundarrak irabazi du Ahoz Aho jaialdiaren barruan antolatutako 'Kontatu Gurekin' Ipuin Kontalarien III. Lehiaketa. Hiru finalistek apaimen berezia merezi dutela diote antolatzaileek, baina bai epamahai ofizialak zein joan den ostiralean Barrenara bildutakoek, Kalabaza klasikoa Eskisabeli ematea ebatzi zuten. Imanol Arabaolaza geratu zen bigarren postuan eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra hirugarren. Ohi bezala, Gala Nagusiarekin bukatu da Ahoz aho jaialdia.

BERTSOLARI GAZTEEN XVIII. ARGI BERRI SARIA, LARUNBATEAN

2015-03-18 argiberriSei bertsolari gazte ariko dira nor baino nor, eta lehen biak Osinaldeko finalerako sailkatuko dira

Larunbatean, hilak 21, Bertsolari Gazteen XVIII. Argi Berri Saria jokatuko da izen bereko elkartean. Sei bertsolari ariko dira nor baino nor, eta epaimahaiaren arabera puntuazio handiena lortzen duten bi bertsolariak apirilaren 11n Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalera sailkatuko dira. Afarirako txartelak Herrikoa eta Kiko-Enea tabernetan daude salgai (baita 649 01 12 62 zenbakira deituta ere), baina saioa entzutera joan nahi duenak ateak zabalik izango ditu.

AHOZ AHO VII. JAIALDIA. GALA NAGUSIA ETA NARRAZIO LEHIAKETAREN FINALA

2015-03-18 ahozahoOstiralean, hilak 20, egingo da Barrenan Ahoz Aho jaialdiaren ikuskizun nagusia, 22:00etan

Duela egun batzuetatik hona, ipuin eta istorioen berotasunak bildu egin gaitu. Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri honetan, narrazioaren irakasleek ilusioaren garra piztu dute gure baitan. Jaialdiari amaiera emateko, hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua datorren ostiralean izango da, martxoak 20, 22:00etan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image