Image
Image

SANTA ANA JAIAK 2015. UMEEN ASTEBURUA IRUDITAN

Larunbateko eta igandeko hainbat irudi ikusgai daude udalaren argazki bilduman

Dagoeneko ikusgai daude Ordiziako Udalaren flicker kontuan  umeen asteburuko argazkiak. Larunbateko txirrindulari proba, txupinazoa, kuadrilla txikien irteera, sokamuturra,  txikien aurreskua. Ostiralean jaietako bigarren txanpa.

 

SANTA ANA-K 2015 JAI EGITARAUA AURKEZTU DA

Ate joka ditugu dagoeneko Santa Ana jaiak.

Asteburu honetan izango dugu prologoa, nahiz eta Eman Eurrek antolatutako txapelketaren finalal agur ospatu, bereziki haurrei zuzendutako programarekin, eta  23tik 27ra gainontzeko ekitaldi nagusiak. Aurten Santiago eta Santa Ana egunak ere asteburuan datoz: herriaz eta jaiaz disfrutatzeko lagungarri.

Dozenaka ekitaldi antolatu dira. Ohikoak gehienak, baina lana, ardura  eta parte hartze ugaria eskatzen dutenak. Horrexegatik ditugu gaur gure artean programa egiten duten erakunde, elkarte eta pertsona horien ordezkariak.  Hauen presentzia eta programa osatzeko egiten duten esfortzua, ardura eta ilusioa eskertuz hasiko naiz. Eskerrik asko, beraz.

Herritarrei ere gogoratu talde eta eragile guzti hauen esfortzua eta lana gure presentzia eta partaidetzarekin asebetetzen dela, beraz animatu partu hartzea.

Asteazkenean Santa Ana jaien inguruko Koadrilen bilera

Bilera Barrena Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan

Gaur asteazkena arratsaldeko 19:00etan Barrena Kultur Etxean Koadrilen bilera izango da honako gaiei buruz  hitz egiteko.

1.- Askekintza informazioa

2.- Jai egitaraua

3.- 25eko gaupasa

4.- Matutina

Bilera horretarako derrigorrezkoa da koadrilako partaide-kopuruaren zerrenda aurkeztea, bere arduradunaren helbidea, posta elektronikoa, izena eta ze motako musika eramango den adieraziz,  Koadrilen Egunerako kontuan hartzeko.

 

NAZIOARTEKO BATZARRAREN OIHARTZUNA PRENTSAN

Pasa den astean Ordiziak Nanomagnetismoaren eta Spintronikaren Nazioarteko Batzarra hartu zuen, baita hari magnetikoaren inguruko jardunaldiak. Peter Grunberg eta Albert Fert, Nobel saridunen presentzia jaso da hainbat medioetan. Gaiaren inguruko berriak ikusi nahi badituzu sakatu beheko loturetan:

http://www.diariovasco.com/sociedad/ciencia/201506/29/magnetismoa-spintronika-izango-dituzte-20150629104917.html

http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201506/30/leccion-inaugural-barrena-20150630000704-v.html

http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201507/02/singular-solera-cientifica-20150702002317-v.html

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image