Image
Image

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

Barrena Parkean ekitaldia ostirala honetan 19:00etan.

1995ean, Quebec-eko emakume-mugimenduak martxa bat egin zuen, Ogiaren eta Larrosen Martxa, aitzitik, martxak eragin handia izan zuen nazioartean. Hori dela eta, 2000. urtean martxa modu zabalean deitzea erabaki zen, mundu-mailan, demokrazia, itxaropena, berdintasuna eta bakea aldarrikatzeko. Hori dela eta Goierriko Batzordeak, Kimetz Elkartea horien artean, hainbat ekitaldi ari da antolatzen eta horietako bat ostirala honetan Barrena Parkean, arratsaldeko 19:00etan, bertan martxarekiko atxekimenduak jasoko dira.

KZGUNEKO IKASTARO BERRIAK

Iraileko eta urriko programazioa.

Ordiziako KZguneak  jakitera eman du irailan eta urrian zehar emango diren ikastaroak. Ikusteko sakatu beheko izenburuetan.

IRAILEKO IKASTAROAK

URRIKO IKASTAROAK

 

Ordizia KZgunea
Domingo Unanue plaza, 8, 20240 Ordizia  Tel.:  943023673

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
 

“SAGARDOGINTZA GURE BASERRIETAN” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA D' ELIKATUZ GUNEAN

Ostiralean aurkezpena izango da Lourdes Odriozola historialariaren eskutik

Sagardoa euskaldunon edari nagusia izan zen eta funtsezko elikagaia izatera iritsi zen. Hala ere sagardogintzaren ibilbidea ez da homogeneoa izan eta arrazoi ezberdinek ondorioztatutako aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu historian zehar. “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketak errealitate hau eta sagardoaren munduak euskal baserriarekin duen erlazioa erakutsi nahi ditu. VI. Mendetik gaur egunera arte sagardoaren munduak bizi izan dituen garapen eta gorabehera historikoak azaltzen dira testu, argazki eta grabatuez osaturiko 16 azalpen paneletan. D´elikatuzen Irailaren 4tik 27ra.                          

Irekiera ekitaldia: Irailak 4, ostirala 19.00tan. Tokia: D´elikatuz Zentroa

"LORRATZAKKK" IZENEKO ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Juan Mari Burguera Legazpiko artistaren  lanak Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

Irailaren 7tik 25era arte.

Inaugurazioa: irailak 4, ostirala, arratsaldeko 18:00etan.

Irailaren 7tik 25era Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Juan Mari Burguera (Lagazpi, 1956) artistaren lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita).

Katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN

http://juanmariaburguera.blogspot.com.es/

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image