ORDIZIA HIRI HEZITZAILEAK ALFABETO PEDAGOGIKOA ETA DENBORAREN KAPSULA EGITASMOAK AURKEZTU DITU

DENBORAREN KAPSULA AURKEZPENAPasa den ostiralean, hilaren 1ean,  Ordiziako 750. urteurrenaren egitasmoari amaiera eman nahirik, Hiri Hezitzaileko proiektuaren barnean landu diren bi proiektu hauek aurkezteko, Ordiziako hainbat eragile bildu ziren goizeko 10:00etan Barrena Kultur Etxean. Bi proiektu hauek Alfabeto Pedagogikoa eta Denboraren Kapsula izan dira.

Lehenak, izenak berak adierazten duen moduan, alfabetoaren lehenengo letratik azkeneko letraraino Ordizian egon diren edo dauden hainbat izen  jaso dira. Adibidez alfabetoan A hizkiarekin Azoka hitza jaso da hitza nagusia bezala, baina beste batzuk ere jaso dira, hala nola Altamira, Abaria, Aralar, Astokale, azken finean Ordiziarekin lotutako hitzak. Alfabeto Pedagogikoa, paperean dagoen formatuaz gain,  pdf formatuan ere  aurkitu ahal izango da Ordizia Hiri Hezitzailea web orrialdean hemendik aurrera. (http://www.ordiziahirihezitzailea.eus/fitxategiak/ckfinder/files/alfabetoDIGITALA%20(2)DEFINITIBOA.pdf)

BERTAN BEHERA “THE PRIMITALS” EMANALDIA, HERRI ANTZOKIAN OSTIRALERAKO IRAGARRIA ZEGOENA.

Ordiziako Udaleko Kultura Sailak atsekabez adierazten du ostiralerako iragarrita zegoen “The Primitals” antzerki-emanaldia bertan behera geratu dela antzezle baten baja dela eta.

Sarrera erosi duten ikusleei eskatzen diegu Barrenara etor daitezela erositako sarreraren dirua itzultzeko. Abonatuei dagokienez, zehaztu gabe dagoen beste egun baterako erreserba mantenduko zaie edo abonamendua erosi duten tokian itzuliko zaie dagokion dirua.

URTARRILAREN 11N ZABALDUKO DA ANTZERKI GARAIAREN XXV. EDIZIOA

Urtarrilarekin batera Ordiziako Herri Antzokiak eta Besaingo Usurbe antzokiak zabaltzen dituzte bere eskenatokiak “Antzerki Garaia” programazioari. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Jakina denez, Antzerki garaia programazioak 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerti-denboralditxoaren hogeita bosgarren  ekitaldia da.

BERRIKUNTZAK EGUBERRIETAKO PROGRAMAN URTEA AMAITZEKO

Argiterian berriak daude, izotz pista jarriko da, Ordiziako historia laburtu duen liburua aurkeztuko da eta Aspanogiren aldeko jaialdia egingo da

Eguberrietako jaiak ostiral honetan hasi dira egun hauetako argiteria berezia piztuta. Herriko merkatarien eta azokako baserritarren ordezkariek klikatu dute urtarrilaren 6ra arte kaleak eta udal eraikinak argiztatzeko botoia. Arratsaldeak ekintza gehiagorekin egin du aurrera. Egun hauetan Ordizia 750 urteurreneko batzuk ere ospatuko dira. Programa osatzeko Ordiziako elkarte ugarik egiten du lan Udalarekin batera.

Lehenengo eguna osatzeko azoka liburua ireki da (Filipinak,2an) haur parkea jarri da, txu-txu trena ibili da, artearekin birziklatzeko tailerra egin da, San Bartolomeko ermitaren inguruan egindako indusketaren emaitzen berri eman da eta Iragana Orainean euskal jantzien pasarela egin da. Larunbatean txu-txu trena ibiliko da, egun osoan, liburu azoka zabalduko da berriz (9:00etatik 14:00etara) eta Aspanogi elkartearen aldeko dantza, bertsolaritza eta boxeo jaialdia egingo da 19:00etan pilotalekuan. Igandean liburu azokaren azken egun eta 20:15ean Urdanetako Ahotsak eta Emotio abesbatzek kontzertua eskainiko dute.

Gabon aurrekoak