ANTZERKI GARAIA PROGRAMAZIOA AURKEZTU DA

IMG 1373QWEBORDIZIA-BEASAIN "ANTZERKI GARAIA" 2013 EGITARAUA
ANTZERKI GARAIA XIX EDIZIOA

Urtarrilaren 11an, Beasaingo Usurbe Antzokian zabalduko da "Antzerki Garaia" izeneko egitasmoa, "Esta noche no estoy para nadie" lanarekin.

"Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Jakina denez, kanpaina horrek 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerti-denboralditxoaren hemeretzigarren ekitaldia da.

TELEFONO MUGIKORRETARA EGOKITUTAKO AZOKAREN GAINEKO APLIKAZIOA

Sin títuloOrdiziako azokak hizkuntza bat garatu du belaunaldi berriekin konektatzeko eta bezero berrietara iristeko

Beren erakusleihoa mundura zabalduz, telefono mugikorretara egokituriko aplikazioa sortu da, kontsumitzaile eta lehenengo sektorekoei erreferentziazko gerta dakien.

Aplikazioak produktuen deskripzio, preskripzio, prezio minimoa eta altuenak jasoaz, eta zein ekoizleren eskutik eskura daitezkeen adieraziaz doako aplikazio praktikoa argitaratu da Android eta Apple sistemetarako egokitua. Behingoz, garaian garaiko produktuak zeintzuk diren ez da teorizazio batetik etorriko, azokan azaldu ahala bertan jasoko baitira "berriak" eta "sasoiko"-en atalean.

MARTXAN DA LIBURU ETA DISKO AZOKA

liburu2 Gaur hasi da Ordiziako liburu eta disko azokaren IV. edizioa

Irekiera ekitaldia Barrena Kultur Etxean ospatu da arratsaldeko 17:30etan.  Urdaneta Dantza Taldea eta Amets Bide Elkartea arduratu dira hasiera emateaz.

Igandera bitartean euskal produktuak; liburuak, jokoak, musika diskoak, bideoak... %15eko deskontuarekin erosteko aukera izango dute herritarrek. Ostiralean gaueko 21etara arte egongo da irekia. Aldiz, larunbatean goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean eta 16:30etatik 20:30etara arratsaldean. Igandean goizeko ordutegia izango du soilik.  

LIBURU1Hitzaro euskara elkartea da, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, azokaren antolatzailea.

EGUBERRIETAKO EGITARAUA

olentzeroHerriko elkarte eta kirol eta kultura taldeak prestatutako Eguberrietako egitaraua ikusi nahi baduzu sakatu beheko artxiboan.

 

pdfEgitaraua