BATZORDEAK SORTU DITUZTE DANBORRADAREN 100. URTEURRENERAKO

P1157243Urteurrenean egingo diren ekitaldiak antolatzeko lan taldeak osatu zituzten

Ordiziako danborradaren mendeurrenera begira batzordeak hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu nahi ditu. Baita inguruan egon daitezkeen argazki eta ikus-entzunezko dokumentuekin erakusketa moduko bat prestatu ere. Lan handia dela kontuan izanik, 3 batzorde eta beste hainbeste azpibatzorde sortzea erabaki zuten atzoko bileran.

COTILLAS LANA OSTIRAL HONETAN HERRI ANTZOKIAN

COTILLAS CARTEL AMA-LUR copiawweb  "Antzerki garaia" programazioaren 19. edizioko lehen antzezlana

ORDIZIA-HERRI ANTZOKIA
ANTZERKI GARAIA PROGRAMAZIOA
Urtarrilak 18a – Ostirala – 22:15 h.
"Cotillas " Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero 'Txaflas'

Gorka Aginagaldek eta Iñigo Salinerok 'Txaflas' ,Gasteizko aktoreek zabalduko dute Ordizian "Anterki garaia" programazioaren hemeretzigarren edizioa, "Cotillas" ikuskizunarekin". Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

DANBORRADAREN 100 URTE. BILERA DEIALDIA ETA ARGAZKI BILKETA

Danborrada argazkia 1934tik aldizkaritik hartutaWEB Batzorde bat eratu nahi du ordiziar talde batek mendeurreneko ekitaldiak antolatzeko

Ordiziako danborrada ordiziar gehienok barnean daramagun jairik garrantzitsuenetakoa da zalantzarik gabe, eta aurten bere mendeurrena beteko du, nahiz eta bere jatorriari buruzko zalantzak egon. Herriko Patxi Garmendia "Mendigar"ek 1988 urteko Santa Ana aldizkarian horri buruz honakoa idatzi zuen: "ez dagoela Danborradari buruzko berariazko erreferentziarik 1913an gaur egun hitzak berak duen esanahia zehatzarekin, baina urte horretan antzeko ekitaldi edo ikuskizunen bat antolatu zen adineko pertsonek gogoan gorde baitute egun hori.

MIAMI AZPIKO LOKALA EGOKITU DA KULTUR TALDEEN ERABILERARAKO

2013-01-08 LokalaUdalak Cartonajes Nadal enpresaren lokalak erosi zituen iaz kultur azpiegiturak sortzeko.

Baina inbertsio honek epe luzerako lanketa eskatzen du eta, bien-bitartean, Udala hasi da pixkanaka kultur-taldeei behin behineko intenbideak ematen. Urrup antzerki taldeak eta Amets Bide dantza taldeak erabiliko dute, momentuz, kultur ekipamendu berria.

Bi taldeok Milagrosa ikastetxean izan dute biltegi gela orain arte, baina entsaiatzeko beste zenbait lokaletan ibili behar izan dute (Urdaneta ikastetxea, Jakintza ikastola, gazte lekua...). Hemendik aurrera, gela berria konpartituko dute eta nahiz eta beste lokal batzuk erabiltzen jarraituko duten, lokal finkoa edukitzea oso lagungarri izango zaie haien jardunean.

Aurrera begira, eta kulturgintzan dauden beharrak ikusita, besteak beste, musika-taldeentzat lokal batzuk non egokitu pentsatzen ari da Udala.