Image
Image

DONOSTI CUP ORDIZIAN JOKATUKO DA LEHEN ALDIZ

donosti cup

 

33 partida jokatuko dira guztira uztailaren 8tik 11ra bitartean. Euskal Herria, Katalunia, AEB, Jordania, Portugal, Frantzia, Kanada, Madril eta Tenerifeko gazteek jolastuko dituzte partidak.

Donosti Cup-eko antolatzaileak eta Ordiziako Udalak joan den astean lortutako akordioari esker, DONOSTI CUP txapelketa ospetsua lehen aldiz Ordizian jokatuko da.

Txapelketaren egoitza nagusietako bat izatera pasatu da horrela Ordizia. Uztailaren 8tik 11ra bitartean 33 partida jokatuko dira Altamirako anexoan. Egunean 8 partida jokatuko dira, goizez eta arratsaldez. Azken egunean, final zortzirenak eta laurdenak ospatuko dira. Informazioa gehiago hemen aurkituko duzue.

DATORREN DENBORALDIRAKO BELAR BERRIA IZANGO DA ALTAMIRAKO ZELAIAN

Maila altueneko materiala erabiliko da eta klubentzat biltegiak ere eraikiko dira

Altamira estadioko belarra berritzeko lanak hastear daude. Mondo Ibérica enpresa zaragozarrari eman zaio obra egiteko ardura.  Aurrekontua 304.331 eurokoa zen, BEZ aparte, eta 262.300 eurotan esleitu da. Behin obra hasita gero, 46 egunetan amaitzeko konpromisoa dago. Hala, kirol taldeek denboraldia hasi aurretik euren entrenamenduak normaltasunez hasteko aukera izango dute.

Materiala Mondo Ibericak ekoizten du. ‘Mondoturf NSF dual 18 60 AS ETF 12’ modeloa da, ‘monofilamento’ eta ‘fibrilado’ elementuen konbinatua. Base elastikoa aurrefabrikatua izango du, 12mmkoa. FIFA eta IRB regulation 22 araudiak beteko ditu eta futbolean nahiz errugbian jokatzeko homologazio eskakizuna beteko du. Ureztatzeko ihinztagailu edo aspersore berriak jarriko dira, igo eta ezkutatzen direnak. Anexoan horrelakoak jarri ziren iaz eta  esperientzia ona izan da. Zelaiaren kolorea berdea izango da eta zelaiaren buelta, urdina.

Zelaia berritzeaz gain, biltegi multzo bat eraikiko da zelai ondoan. Hainbat espazio berri prestatuko dira, tamaina ezberdinetakoak, kirol elkarteek euren materiala gordetzeko erabiliko dituztenak. Dena batera egingo da, bai belarra eta baita biltegiak ere.

TALDEKAKO MENDI MARATOIAREN BIGARREN EDIZIOA EKAINEAN IZANGO DA

Bi ibilbidetarako izena emateko epea zabaldu da

Ekainaren 22an Ordiziako II Mendi maratoia egingo da. Iaz, Ordiziako hiribilduaren 750. urteurrena eta Juanito Rubio eta Jose Ignacio Eskitxabel zenaren arteko apustua duela 50 urte egin zela uztartuz lehenengo edizioa antolatu zen, Aralarko parajetik barrena. Oso harrera ona izan zuen eta aurten bigarrena egingo da, hainbat aldaketekin. Honen berri eman dute prentsa aurrean parte hartzera animatuz, Jose Miguel Santamaria alkateak, Bittor Bolinaga kirol zinegotziak, Kike Mokoroa kirol teknikariak, apustua egin zuen Rubiok eta Ignacio Eskitxabelek, Jose Ignacioren semeak .

Antolatzaileak Udala eta kiroldegia dira. Baita erakunde hauekin elkarlanean ari diren elkarte laguntzaileak.Iazko lasterketan 18 taldeek hartu zuten parte eta, eguraldia lagun, esperientzia ezin hobea izan zen. Ordiziakoa, beste lasterketekin alderatuta, taldekako froga egin zen eta aurten ere horrela egingo da. ‘Guk dakigunez, taldeka egiten den mendi maratoi bakarra da. Talde lanak duen balorea balioan jarri nahi genuen eta horrela egitea erabaki zen iaz. Baita aurten ere. Talde bakoitzak bost partaide izan behar ditu eta kide guztiak batera iritsi beharko dute helmugara’, esan dute antolatzaileek.

Bi lasterketek Larraitzen izango dute irteera eta helmuga

KIROLDEGIA BIRMOLDATZEKO LEHENENGO FASEAREN LANEN INGURUKO ARGIBIDEAK

Kanpoko igerilekua udan irekiko da

Majori kiroldegia berritzeko obren harira hainbat argibide ezagutzera eman nahi dira. Hala, obraren lehenengo fasearen hasierako lanak kanpoko igerilekuko belardian burutzen ari dira, gero zonalde hau libratzeko eta udari begira igerilekuko zelaia prest eduki ahal izateko. Hainbat zalantza azaldu dira azken egunotan gai honen inguruan. Baina epe laburrean, behin Majori kiroldegia goitik behera lotuko duen eskaileraren estruktura egin eta gero, belardia prestatzeko lanak hasiko dira udan erabilgarria egoteko.

Atletismoko pista

Horrez gain, otsailaren 18tik aurrera atletismoko pista eta kiroldegia kubotik igarota lotzen dituen pasabidea itxita egongo da, urrira arte. Arratsaldetan, Altamirako eraikina irekita dagoenen, pistara sarrera bertatik egingo da. Goizetan, 9:00 eta 16:15 bitartean, tabernara eta harmailara igotzeko kanpoko eskaileratan dagoen atea zabalduko da.

Jakin ere atletismoko pistako kontra-metako aldean hiru kale izango direla erabilgarri bakarrik, bestea obra eremua izango baita.

Kuboko kantxaren erabilpena

Azkenik, martxoaren 4tik aurrera kuboko eraikinaren barruan hasiko dira lanak. Hori dela eta kantxa hau ezingo da erabili hurrengo urrira arte, gutxi gora behera. Bertako erabilpenak beste espazio batzuetara bideratuko dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image