Image
Image

Astelehenean zabalduko da Majoriko kantxa txikia

Majori

Aurrera doaz Majori Kiroldegiko obrak, eta astelehen honetan, hilak 18, lehen emaitza horiek ikusiko dira, izan ere, kantxa txikia irekiko da.

Eremuak 40x20 metroko espazioa hartzen du, eta erabilera anitzekoa da. Besteak beste, saskibaloiko benjamin eta alebinek, eskubaloi taldeak, gimnasia erritmikoko taldek eta eskola kirolerako erabiltzen da. Horrez gain, areto futbolekoek erabiltzeko ere egokituta dago. Arratsaldeko 17:00etan egingo da irekiera ofiziala, eta bertan herriko taldeak entrenatzen hasiko dira.

Jon Ander Caballero, kirol zinegotzia: “Ordizian kirol talde asko ditugu eta garrantzia handikoa da kirol instalazio egokiak izatea. Obrak iraun duen bitartean, gure taldeek ondoko herrietako kiroldegietara jo behar izan dute entrenamenduak egitera, eta, beraz, albiste oso ona da Majoriko kantxa txikiaren irekiera”.

Orain ia urtebete, azaroaren 19an, hasi ziren Majori Kiroldegia birmoldatzeko lanak. Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, obra horiek zein egoeratan aurkitu zituzten nabarmendu du: “korapilo handi batekin topatu gara obraren garapenean, baina gai izan gara hori askatu, gainditu eta konpontzeko, nahiz eta horrek hainbat epe atzeratzea eragin. Obrak bi fasetan banatu zirenean klimatizazioari zegokion partida moztu zen, zegoen aurrekontura egokitzeko. Egoera hori obraren hasieratik jakin bazen ere, ez da orain arte konpondu. Azkenean, kontratua eraldatzeko prozesuari heldu diogu, eta datorren plenoan onartuko dugun mailegu berri batekin falta diren lanak burutuko ditugu.”

Gimnasiorako, 80.000 euro

Bestalde, gimnasioaren irekiera atzeratu egingo dela ere azaldu du alkateak: “klimatizazio lan horien atzerapenak eragin du gimnasioa datorren urte hasieran zabaltzea, baina handiagoa izango den gimnasio berria guztiz hornituta zabalduko dugu 81.019,01 euroko (BEZ gabe) lizitazioa argitaratu delako makina berriak erosteko”.

Ekipamendu horiei dagokionez, funtzio anitzeko makinak, pisuen bidezko eta erresistentziako entrenamenduko ekipoa, eta muskulazio-bankuak eta pisuetarako apalak jarriko dira.

 

Kirol profesionalaren inguruko solasaldia, hilaren 21ean

komunikabideak argazkia solasaldia

 

Datorren azaroaren 21erako, osteguna, 19:00etarako, solasaldia antolatu du Jai Alai elkarteak Barrena jauregian kirol profesionalaren inguruan.

Gonbidatuak Iker Irribarria eta Jokin Altuna pilotariak eta Aritz Elustondo, Igor Zubeldia eta Andoni Zubiaurre Realeko futbolariak dira. Moderatzailea Iñaki Elortza kazetaria izango da, eta sarrera, doakoa. 

Iazko esperientzia arrakastatsuaren ondoren (bertan Altuna, Irribarria, Rezusta eta Letamendia izan genituen lagun), Jai Alai elkartea, Udalarekin eta Majori Kiroldegiarekin elkarlanean beste edizio batera animatu da.

Hitzaldiaren ondoren, gonbidatuekin afaria izango da pilotazaleen elkartean, 30 euroko prezioa izanik. Izena emateko 688 69 47 67 telefonora deitu behar da azaroaren 19a baino lehen, aforoa bete arte.

Gurasoek haurrei emateko masaje ikastaroa

Haurrentzako masaje ikastaroa

Gurasoek haien urtebetez azpiko haurrei masajeak ematen ikasteko tailerra antolatu da. Lehen saioa urriaren 28an izango da, eta hurrengoak azaroaren 4an, 8an, 11an, 18an, 22an eta 25ean. Urdaneta Haur Hezkuntzako eraikinean eskainiko da ikastaroa, goizeko 10:00etatik 11:15ak bitartean. Tailerra Ione Beitialarrangoitia psikoterapeutak emango du eta interesa duenak izena eman dezake, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuan, 943 80 56 22 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

Hotel Castillo eta Las Amigas de los Fardos garaile Klasikan

Atzo jokatu zen Ordizian Marino Lejarretaren omenezko V. Klasika. Guztira 470 txirrindulari eta 94 taldek parte hartu zuten Chapel Gorri elkarteak antolatzen eta Udalak babesten duen ekintza honetan. 

31,7 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten partaideek, eta lehenengoak Hotel Castillo taldekoak izan ziren: Igor Antón, Enrique Alonso, Joxean Garrido, Aitor Kintana eta Alberto Martínez txirrindulariak osatutakoak. Emakumezkoen kasuan, Mentxu Castillo, Amaia López, Amaia Urkidi, Leire Balzategi eta Marta Ochoa de Echaguren txirrindulariek osatutako Las Amigas de los Fardos taldea izan zen garaile. 

Aurtengo omenduak Hotel Castillo eta Joseba Beloki izan dira, urte hauetan Klasikari emandako babesagatik eta txirrindularitzan izandako ibilbideagatik, hurrenez hurren. Sari banaketaren ostean, elkarrekin bazkaldu zuten partaideek pilotalekuan. 

Ordizia. Marino Lejarreta Klasika. TxirrindularitzaIMG 5350

IMG 5335

 

Ordizia. Marino Lejarreta Klasika. Txirrindularitza. Omenduak

 

Argazkiak: Andrea Aramburu

 

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image