Image
Image

Majori Kiroldegia ekainaren 15ean zabaldu da

Ekainaren 15ean zabalduko ditu ateak Majori Kiroldegiak. Gimnasioa, barruko igerilekua, igerilekurako aldagelak, taberna, fisioterapia eta mediku zerbitzuak, kantxak/zelaiak, terrazak eguzkia hartzeko, tenis/padel eta frontoia, hain zuzen. Aurrez hartu beharko da hitzordua horretarako eta segurtasun neurriak bete beharko dira. Laster informazio gehiago helaraziko dizuegu. Bien bitartean, hemen duzue hemendik aurrera izango duen irudi berria.

Skate Park-a berritu egin da

Skate parkea berritu egin du Ordiziako Udalak. Ikusi hemen azalpena: Skate park-a, berrituta

Altamirako atletismo pista berritzen hasi dira

Hasi dira Ordiziako Altamirako atletismo pistako berrikuntzak. Lanketa sakon baten ondoren hasi dira lanak, zein pista den egokiena zehaztu ahal izateko. Konpromezu bat bazegoen ekainaren 20rako amaituta egotea berrikuntza, Jose Antonio Peña-Ordiziako Sari Nagusia ospatu ahal izateko; ekainaren 20an zen ospatzekoa. Tamalez, ekintza hau bertan behera geldituko da, baina hala ere obrak aurrera egingo dute.

“Bost aste iraungo dute lanak, eta ekaina amaierako bukatuta izango ditugu”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Udaleko kirol zinegotziak. Opsa, Opsa, Obras y Pavimentos Especiales, S.A, izango da lanak egiteaz arduratuko den enpresa. Lanen 278.975,10 eurokoa izan da BEZa gabe (337.559,87 € BEZa barne).

In-situ deitzen den sistema erabiltzen du enpresa honek. Pista alisatu ondoren, material berria momentuan jartzen dute eta ondoren margotu egiten dute. Pista urdin kolorekoa izango da.

Estalpe berria

Proiektuak berrikuntza nabarmenak ekarriko ditu, baina ez dira bakarrak izango. Txindoki atletismo klubeko kideek hasieratik azaldu zuten euria egiten zuenean babesteko estalitako gune baten beharra. "Guri ideia ona iruditu zitzaigun", gaineratu du Caballerok. Hainbat alternatiba lantzen aritu dira, adituekin eta atletismoko kideekin batera, ondorio bateratu batera iristeko. Altamirako pistaren kokapena eta forma ikusita, estalitako gunerako egokiena harmailetatik ateratzea da. 45 metroko eremu estalia eta 2-3 kale hartuko dituena.

Estalkiaz gain, kanpoko eraztun bat eraikiko dute pistako azken kalean, belar artifizialarekin. Honekin espazio gehiago gehitzen da korrikalariek euren entrenamendu osoak egin ahal izateko. Horrez gain, luzera jauziko egungo korridoreetako bat pisu gunetik beste leku batera aldatuko da.

 

Ikusi hemen Jon Ander Caballero, Kirol zinegotziaren azalpena: 

Majori kiroldegiko gimnasio berria asteazkenean zabalduko da

Majori Kiroldegia. Gimnasio zaharra

Majori Kiroldegiko lehen faseko obrak aurrera jarraitzen dute, eta lehen emaitza Majori Kiroldegiko lehen faseko obrak aurrera jarraitzen dute, eta lehen emaitza horiek datorren astean bertan izango dira ikusgai. Hain zuzen ere, asteazkenean, hilaren 18an, gimnasio eraberritua zabalduko da. Egin behar diren aldaketak medio, astelehen eta asteartean (16 eta 17an) gimnasioa itxita egongo dela ere jakinarazten da. Bazkideek Lazkaora joateko aukera izango dute.

Astelehenetik aurrera kirol jarduera anitzak egiteko bi gela berri ere zabalduko dira eraikin berrian, eta harrera berria ere bai. Beraz, martxoaren 16tik aurrera harrera berria izango du Majori Kiroldegiak. Obrako lanek aurrera jarraitzen dutenez, sor daitezkeen eragozpenak ahalik eta azkarren konpontzeko konpromisoa du Udalak.

Majori Kiroldegia. Gimnasio berria. Bisita 2020 03IMG 0957

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image