Image
Image

Luis Leon Sanchez garaile Ordiziako Klasikan

Luis Leon Sanchezek (Astana Premier Tech) irabazi du Ordiziako Klasikoaren 98. txirrindulari proba. 165 kilometroko ibilbidea osatzen lehena izan da eta haren ondoren heldu da bigarren Juan Ayusov (UAE Team Emirates), eta hirugarren Roger Adria (Kern Pharma).

Horrez gain, Oscar Rodriguezek (Astana Premier Tech), igoerako errekor berria ezartzea lortu du, aurretik Simon Yatesek zuena ia segungu batean hobetuz.

98. Ordiziako Klasika, igandean

Igandean ospatuko da Ordiziako Klasika. 98. edizioa izango dugu aurtengoan, eta 10:00etatik aurrera puntako txirrindulariak izango ditugu.
Zuzenean jarraitu ahalko duzue lasterketa https://youtu.be/9PmAacpU_YY link-ean.

Larunbatean, V. Ordizia Saria - Jose Antonio Peña meeting-a

Ordiziak kirolarekin duen konpromezua irmoa da. Larunbatean, V. Ordizia sari nagusia, Jose Antonio Peña Meeting-a ospatuko da Altamirako atletismo zelai berrituan.
17:45etan hasiko dira frogak, eta aupatv.com bidez jarraitu ahalko da zuzenean. Gainera, aurten Ordizia Bizi Herria sari berezia ere emango dugu. Zorte on guztioi!

Zuzenean eskainiko dira Ordiziako kirol taldeen partidak

 

Futbola, eskubaloia eta saskibaloiko norgehiagokak, eta atletismoko mitin-a Aupatv.com plataformaren bidez jarraitu ahalko dira

Larunbat honetan bertan, Ordiziako kirol taldeen emanaldiak zuzenean ikusteko aukera zabalduko da. Udalak Akhonmedia ikus-entzunezko enpresarekin batera hitzarmen bat abiatu du, eta goi mailan jokatzen duten kirol taldeen partidak zuzenean erretransmitituko dira modu honetan. Hain zuzen, Akhonmediak sortutako proiektua da Aupatv, eta modu honetan Ordiziako kirol partidak eskainiko zaizkie herritarrei eta interesa dutenei. Guztiak Aupatv.com plataformaren bidez ikusgai izango dira. Gainera, behin emanaldiak amaitu ostean, Ordiziako Udalaren Youtubeko kanalean geldituko dira partidak, nahi duenak bertan ikus ditzan.

“Ordiziako Udalak kirolaren alde egiten duen apustua tinkoa da, eta gaur aurkeztu dugun proposamenak eskaintza zabaldu eta herritarrei bertako kirolarien kirol saioak jarraitzeko aukera emango die”, azaldu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Kirol zinegotziak. Oraingoz, futbol, eskubaloi, saskibaloi eta ekainaren 19an egingo den atletismoko miting-a eskainiko dira. Hala ere, zinegotziak honakoa adierazi du: “hauek izango dira oraingoz egingo diren zuzeneko erretransmisioak, baina beharren arabera joango gara egokitzen eta aztertzen ea beste zenbait kiroletako partidak ere eskaini ditzakegun zuzenean”.

Covid19aren agerpena dela eta, partida horiek guztiak ateak itxita eta publikorik gabe egiten ari dira, eta bide horretan, Caballerok nabarmendu du “arazoari irtenbidea” emateko modu “ezinhobea” dela hau, modu honetan nahi dutenek partidak ikusteko aukera izango baitute, doan eta zuzenean.

Honakoa da egitaraua:

- Martxoak 6, larunbata, 11:30etan futbolarekin hasiko da ekimena. Ohorezko erregional mailako Ordizia Kirol Elkarteak eta Zarautz Kirol Elkarteak jokatuko dute partida Altamira zelaian.

- Martxoaren 7an, igandea, eskubaloiko senior nesken partida erretransmitituko da. Hala, 12:00etan, Majorin jokatuko dute Ordiziabiok2 eta Pulpo taldeak.

- Martxoaren 13an, saskibaloiaren txanda izango da. Senior 1. Nazionaleko Ordizia eta Getxoren saioa ikusgai izango da 18:00etatik aurrera.

- Martxoaren 20an, ohorezko erregionalaren futbol partida emango da. 16:00etan hasiko da Ordizia eta Oiartzunen arteko lehia, Altamiran.

- Martxoko zuzeneko emanaldiak, martxoaren 21ean amaituko dira, eskubaloiko senior 1. Nazionalaren partidarekin. 12:00etan, Ordizia Siglo XX eta Soraluce BKE taldeak izango dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image