Image
Image

Euskal mendi federazioaren gala, gaur

Gaur, 19:00etan, Euskal mendi federazioaren gala ospatuko da, Herri Antzokian. 

Abian da Bultzkiroltek egitasmoa

Kiroleko hainbat alorretan sakontzeko asmoan, martxan jarri da Ordizian Bultzkiroltek egitasmoa. “Hainbat entrenatzaile eta prestatzailerekin ikerketa eta teknifikazio talde bat  sortu dugu”, zehaztu du Odilo Rivela, Majori-Altamirako gerenteak.

“Guretzako oso pozgarria da kirolak Ordizian duen presentzia, erreferente baikara. Eta bide horretan, kirol desberdinek dituzten gakoak eta ezaugarriak gehiago ezagutzeko aukera izango dugu egitasmo berritzaile honi esker”, gaineratu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak.

Hilabetero, artikulu bat argitaratuko da eta landuko diren gai-zerrenda zabala da: errendimendu arloa, osasun arloa, arlo soziala edo heziketa arloa… Hala ere, ez da mugatua izango, eta lantaldea sendotuta kirol arloko ikerketak burutzea ere badute asmotzat. Argitaratuko diren lehenengo artikuluak aurreratzen dizkizuegu:

-Kirolaren onurak

-Entrenamenduaren oinarriak

-Kirola eta emakumea

“Talde profesionala izango dugu argitalpen hauen atzean”, aurreratu du Caballerok. Hain zuzen ere, honakoak izango dira: Iñaki Arratibel: Tolosa kirol medikuntzaren arduraduna, kirol medikua eta EHUko irakaslea; Ane Etxezarreta, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzian graduatua; Koldo Armendariz, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzian graduatua eta Ordizako Kofit zentroaren arduraduna; Juanma Rivela: Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzian graduatua, Custom4 sareko biomekanikoa eta Ordiaziako Sasoian kirol zentroaren arduraduna, eta  Odilo Rivela, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzian graduatua.

Argitalpen guztiak bultzkiroltek Facebookeko perfilean eta laster zabalduko dute Instagrameko kontua ere, izen berarekin.

Aitor Zunzunegi eta Maud Combarieu garaile Ordiziako mendi maratoian

Ordiziako mendi maratoi erdia jokatu da asteburuan, eta bertan Aitor Zunzunegi eta Maud Combarieu korrikalariak izan dira lehenak ibilbidea osatzen. Guztira, 72 korrikalarik parte hartu dute laugarren edizio honetan. 

Urriaren 17an, Ordiziako mendi erdimaratoia

Datorren igandean, urriak 17, jokatuko da Ordiziako mendi maratoi erdia. Irteera 08:30ean izango da, eta abiapuntua zein helmuga Larraitz izango da.

20,5 kilometroko distantzia duen lasterketa egongo da. 1250 metroko gorabehera positiboa izango du. Larraitz – Alotza – Igaratza – Alotza- Larraitz bitartean egingo da lasterketa da hau.

Lasterketan 250 korrikalarik parte hartu ahalko dute. “Ordiziak erabateko konpromisoa du kirolarekin, eta bide horretan jarraituko dugu aurrerantzean ere. Halako lasterketak aukera ederra dira jendeak lehiatzeko, bere mugak ezagutzeko, eta baita ditugun ingurune paregabeak ezagutzeko ere”, nabarmendu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak.

Izen ematea www.kronoak.com webgunean egingo da. Azalpen guztiak bertan egongo dira. Egun berean ezin izango dira izen ematerik egin. Erdimaratoian parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira

1968ko ekainean Juanito Rubioren eta Jose Ignacio Eskitxabelen arteko apustu bat izan zen lasterketa honen hasiera eragin zuena, eta iaz, COVID-19aren ondorioz formatuz aldatu behar izan zen. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezartzen dituen protokoloak beteko dira.

Irteera bateratua izango da. Lasterketa baino bi minutu lehenago irekiko da irteera gunea. Musukoarekin egon beharko dira lasterkariak eta langara iritsi ondoren musukoa kendu ahalko da eta bakoitzak gorde. Helmugara iritsi bezain laister berriz ere derrigorrezkoa izango da musukoa jartzea. Kontuan hartzekoa, ez dela ez kontsigna ez dutxarik egongo, derrigorrezkoa izango dela korrikalari bakoitzak mauka luzeko xira eramatea, eta korrikalari bakoitzak bere edalontzia eraman beharko duela.

Sari banaketari dagokionez, egunean bertan sariak banatuko dira modu pribatuan (ez da publikorik baimenduko)

1. postua: 150 euro eta oroigarria

2. postua: 100 euro eta oroigarria

3. postua: 50 euro eta oroigarria

23 urte azpikoek eta masterrak oroigarriak izango dituzte.

Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Horretarako, 25 metrora, zabor kuboak jarriko dira. Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image