Image
Image

Elite mailako igerilari onenak, Gabonetako Nazioarteko igeriketa txapelketan

Abenduaren 29an jokatu zen Gabonetako Nazioarteko igeriketa txapelketa Majori-Altamirako igerilekuan. Bertan, emakumezkoen kategorian Simona Kubova izan zen lehen postua lortu zuena, Francesca Fangio bigarrena, eta Lidón Muñoz hirugarrena. Gizonezkoetan lehen postua Hugo González de Oliveirak lortu zuen, bigarrena Mateo Millik eta Alejandro Calderón hirugarrena. 

Lau modalitatetan lehiatu ziren parte hartzaileak. 50 eta 100 metrotan tximeleta, bizkar, bular eta estilo librean, hain zuzen ere. Horrez gain, lau estiloak uztartu zituzten 100 eta 200 metroko probetan. Atal bakoitzean gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatu ziren, eta igeriketa egokituak ere bere lekua izan du aurtengo Gabonetako txapelketan.

Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da Gabonetako Nazioarteko Txapelketa, eta Espainiar estatuko garrantzitsuenetakoa. 1983tik jokatzen da, eta dagoeneko 5.000 igerilaritik gora izan dira bertan parte hartu dutenak, horietako asko olinpikoak izatera ere iritsi direnak.

Gabonetako Nazioarteko Igeriketa txapelketa, abenduaren 29an

Abenduaren 29an izango da Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa Ordiziako Majori Kiroldegian. Beste urte batez elite mailako igerilaririk onenak lehiatuko dira., LEN (Ligue Européene de Natation) egutegiaren barruko txapelketa da Ordizia Igeriketa taldeak antolatzen duena. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta 18:30etan jokatuko dira proba finalak, eta EITBk zuzenean emango ditu.

Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak azpimarratu du “ordiziarrontzat ohore bat da gure herrian halako igeriketa txapelketa sortu ez ezik, mantentzeko gai izatea. Nire belaunaldiarentzat, igeriketa txapelketa Eguberrietako ospakizunetan ezinbesteko ekitaldi bat izan da gainera. Igerilekutik kanpo, herrian bertan, olinpiar jokoetan urrezko dominak irabazi izan zituzten punta puntako igerilariekin elkar bizitzeko aukera izatea izugarria da. Niretzat berezi, Ordizia K.E. igeriketa taldeko kide bezala, erabat hunkitzen nauen txapelketa da, nire bizitzaren zati handi bat hartzen duelako. Urteko hitzordua! Txikitan sortzen zigun zirrara deskribaezina zen. Beti zegoelako txoko txiki bat txapelketan etxeko igerilari gazteenentzat. Zeure idoloekin batera igeri egiteko aukera gutxi ez, eta gainera, telebista ere etortzen zen zuzenean emititzera. Gainera, kirol munduan presentzia mediatiko eskasa zuen igeriketa bezalako kirol batentzat, horrelako txapelketa batek duen eragina izugarria da, batez ere harrobiarentzat sortzen duen motibazioagatik. Horregatik, mila esker, txapelketa bizirik mantentzen laguntzen duzuen erakunde guztiei. Ez nuke bukatu nahi ordea, bere garaian nire aita eta beste asko aritu izan ziren bezala, belaunaldiz belaunaldi  txapelketa hau posible egin duten pertsona guztiei eskerrak eman gabe. Hainbeste guraso, hainbeste boluntario, igeriketari dioten maitasunagatik soilik, musutruk, Eguberrietako Igeriketa Txapelketa bizirik mantentzeko lan egin zuten, eta oraindik ere egiten duzuen guztioi, mila esker bihotzez.

Garazi Lorenzo Ordizia Igeriketa taldeko kideak aurreratu duenez, “Jessica Vall goi mailako igerilaria egongo da Ordizian, eta kataluniarrarekin batera izango dira, esaterako, Francesca Fangio eta Anna Pirovano italiarrak, Lidon Muñoz, Maria Ramos eta Simona Kubova txekiarra. Gizonezkoetan, berriz, Europako txapelketan hiru domina eskuratu dituen Hugo Gonzalez de Oliveira, Alberto Lozano, Oscar Pascual, Nacho Campos eta Mateo Milli italiarra izango dira Ordizian egongo direnetako batzuk.” Lorenzok azaldu duenez, “aurten, osasun egoeraren eraginez, nazioarteko igerilari gutxiago izango ditugu gure artean. Dena den, estatuko igerilarien maila azken urteetako altuena izango da, izan ere, Espainiako txapelketan guztira hamalau proba irabazi dituzten zazpi igerilari izango ditugu Ordizian, eta dominak eskuratu dituzten beste hainbat igerilari ere bai.”

Euskal Herriko selekzioko eta Madrilgo igerilariak, Kataluniako eta Valentziako hainbat klubetakoak eta Andorrako federazioko igerilarien erakustaldiez gozatzeko aukera egongo da Majoriko lehian.

Lau modalitatetan lehiatuko dira parte hartzaileak. 50 eta 100 metrotan tximeleta, bizkar, bular eta estilo librean arituko dira. Horrez gain, lau estiloak uztartuko dituzte 100 eta 200 metroko probetan. Atal bakoitzean gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira. Igeriketa egokituak ere bere lekua izango du aurtengo Gabonetako txapelketan. Atal honetan parte hartuko dutenen artean daude Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis Paraolinpiadetan lehiatu berriak.

 Lehiaketa nabarmena

Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da Gabonetako Nazioarteko Txapelketa, eta Espainiar estatuko garrantzitsuenetakoa. 1983tik jokatzen da, eta dagoeneko 5.000 igerilaritik gora izan dira bertan parte hartu dutenak, horietako asko olinpikoak izatera ere iritsi direnak.

Francisco Jose Gonzalez Ordizia Igeriketa elkarteko kidearen esanetan, “Ordizian izango diren igerilari askorentzat urteko zita garrantzitsuenetakoa izaten da, eta aurten 300 parte hartzaileko langa gaindituko da, kopuru nabarmena, aurreko urteetan baino kopuru txikiagoa bada ere. Izan ere, segurtasun neurriak bermatzea dugu helburu. Igerilari askorentzat oso proba kutuna izaten da Gabonen bueltan jokatzen den txapelketa hau.”

Urtero lez, bakarkako gizonezko zein emakumezko sailkapen bat egongo da, “FINA taula” erabiliz lortutako puntuazioaren araberakoa. Sailkapen orokorrean finaletako emaitzak bakarrik hartuko dira kontuan. Lehen hiru sailkatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra jasoko dute. Horrez gain, lehen sailkatuak 1.500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.000 euroko saria eta, hirugarrenak, 500 eurokoa. Euskal Herriko igerilarien artean puntuaziorik altuena lortzen duen igerilariak 300 euroko saria jasoko du.

Ordizia eta Goierri, igeriketan erreferente

Txapelketa abenduaren 29an izango bada ere, aurreko egunetan Goierrik oso gertutik biziko du igeriketa. Izan ere, lehiaketan parte hartuko duten taldeek entrenamendu saioak egingo dituzte abenduaren 28an Ordiziako Majori kiroldegian bertan eta, beharren arabera, Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian ere bai.

Argiteria berria Beti Alai pilotalekuan

Beti Alai pilotalekuko argiteria berritzeko lanak hasi dira. Lehen zeuden 38 fokoak kendu egingo dira eta LED sistemako 21 foko ezarriko dira. Argiztapen gehiago lortuko da baina kontsumoa jaitsi egingo da. Ordizia 2030 Ekintza Planean jasotako ekintza da hau, 14.5 puntuan.

Frontoi txikian margoketa lanak

Gaur hasi dira frontoi txikiko margoketa lanak. Horregatik, bertan kirol jarduerak debekatuta egongo dira lan hauek iraun bitartean.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image