Image
Image

Sansilbestre proban Agirrezabal eta Mendia garaile

Aurten ere korrika amaitu dugu urtea Ordizian, Ordiziako XLV. Sansilbestre - ‘Txato’ Caballero memoriala proban. Aurten ere, iaz moduan, Eneko Agirrezabal eta Iraia Mendia izan dira irabazleak. Bigarren postua Ángel Vázquez eta Laida Elizegirentzat izan da eta hirugarrena Eñaut Insausti eta Ane Urteagarentzat.

Proba herrikoia baino lehen gaztetxoen lasterketak ere izan ditugu.
Hala, urteari amaiera ederra emateko aukera izan dugu aurten ere. Zorionak guztioi!

Ordizia Kirol Sarietan Iraia Mendiak jaso du sari nagusia

Izugarria Ordizian eta Ordiziako kirol taldeetan dugun kirolarien maila. Orain hilabete gutxi jarri zuen martxan Ordiziako Udalak Ordizia Kirol Sariak,, Ordiziako eta Ordiziako kirol taldeetan dabiltzan kirolariei aitortza egin eta aurtengo denboraldiko lorpenak zoriontzeko. 

Lau kategoriatan banatu dira sariak. Sari hauek banatzeko balorazio batzordea osatu da Ordiziako kirol elkarte bakoitzeko ordezkaritzarekin, kirol teknikari eta kirol zinegotziarekin batera. Hala, hauek izan dira sari nagusien irabazleak: 


Sari Nagusia: Iraia Mendia
Urteko kirol taldeari saria: Ordizia Rugby Elkartea
Kirolarien alde egindako lanagatik saria: Marcial Garmendia
Herritarren Saria: Andoni Zubiaurre. Kasu honetan, herritarrek aukera izan dute sare sozialen bidez etta whatsapp-etik haien bozka emateko. Guztira 600 bozka baino gehiago jaso dira eta irabazlea Andoni Zubiaurre izan da.

Horiez gain, diplomak ere banatu dira aurtengoan, kirolarien denboraldiari aitortza eginez. Hauek izan dira diploma jaso dutenak: Odei Rodriguez, Erlantz Garmendia, Amaia Erbinak, Aimar Alustiza, Ane Torres, Pedro García, Irenia Apaolaza, Lourdes Intxausti, Leire Tobar, Nora Tobar, Unax García, Samuel Vega, Ane Barandiaran, Danel Perez, Iraia Mendia, Dorleta Oiarbide, Andoni Zubiaurre, Paula de Juan, Ane Gonzalez, Hodei Caballero, Josu Goya, Oier Alkorta, Leire Jiménez, Endika Mate, Julen Goia eta Liher Sarriegi.

Zorionak guztioi egin duzuen denboraldi bikainagatik!

Sansilbestre proba doakoa izango da aurten

“Urtea amaitzeko aukera paregabea da Ordiziako San Silbestre proba. Aurten ere, giro paregabeaz gozatuko dugu korrika, jendetzaren animoak jasoz. 15 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango duzue”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Kirol Zinegotziak. “Aurten, gainera, doakoa izango da izen-ematea”.

Izen-ematea www.kronoak.com helbideak egin behar da.

Sariak, lehenengo hiru sailkatuentzat izango dira, honako kategorietan:
Kadete mutil eta neska

Senior mutil eta neska

Nagusi edo beterano mutil eta neska

Horrez gain, korrikalari guztiek medailla bat jasoko dute oroigarri bezala. “Aurten, Garaguneko kideekin batera egin ditugu medailla hauek”, gehitu du. “Korrikalari guztiei emango zaizkie medaillak, eta oso gustura gaude emaitzarekin”, zehaztu du.

Haurrentzako proba ere egongo da, noski. Benjamin, alebin eta infantiletan.

Helduen dortsalak jasotzeko: frontoi txikian, abenduaren 30an (10:00-12:00 eta 18:00-20:00), 31an (11:00-14:00), eta lasterketa hasi baino lehen. Dortsalak jasotzeko momentuan haurrek ere izena emateko aukera izango dute.


Probaren ostean dutxatzeko aukera egongo da Beti Alai pilotalekuan. “Eta urtea ederki amaitzeko, poteoa ere egongo da arratsaldean”, amaitu du zinegotziak.

Txindoki Krosa giro apartarekin ospatu dugu

Igande honetan Txindoki Krosa ospatu dugu Oiangu parkean. Federatuak izan dira lehenak ateratzen, 10:30etan hasita. Ondoren eskolartekoen txanda izan da. Ia 300 pertsonak parte hartu dute, bakoitzak bere kategorian. 

Hemen dituzue zerrendak: 

Federatuak

Eskolartekoak

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image