Image
Image

XVI. esku pilota txapelketa herrikoiko finala, bihar

Ordiziako XVI. esku pilota txapelketa herrikoiko finala jokatuko da bihar, 18:30etatik aurrera, Beti alai pilotaleku kanpoan.

II. Emakumeen Ordiziako Klasika larunbatean ospatuko da

Larunbat honetan ospatuko da Emakumeen Ordiziako Klasikaren bigarren edizioa. “Iaz, lehenengo edizioa oso arrakastatsua izan zen, eta emakumeok kirolean dugun ikusgarritasuna handitzeko lanean jarraituko dugu”, zehaztu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak.

Aurten, lau izango dira kategoriak: sub23, elite, kadete eta junior.

Ibilbideari dagokionez, Sub eta Elite kategoriako txirrindulariak 09:00etan aterako dira, eta gutxi gorabehera 10:37etan helmugara iristea espero da. Egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Ordizia- Alegi-Ordizia-Alegi-Amezketa-Abaltzisketa- Larraitz- Zaldibia-Ordizia. Guztira, 63.1 kilometro osatuko dituzte helmugara iritsi baino lehen.

Kadete eta juniorrak, berriz, 11:15ean izango dute irteera. Helmuga 12:38erako aurreikusten da. Kasu honetan, txirrindulariek 51 kilometroko ibilbidea egingo dute, Ordizia- Alegi-Ordizia-Alegi-Altzo-Alegi-Ordizia.

Guztira, oraingoz, 102 emakumek eman dute izena.

Errekorren edizioa Nazioarteko VII. Ordiziako Meeting proba

Jose Antonio Peñaren omenezko Nazioarteko VII. Ordizia Meeting-a giro ederrean ospatu da aurten, eta errekorrez betea izan da, 13 probetatik 10etan errekor berriak onduz. Aurten, Ordizia Bizi Herria Saria Oussana Nabil eta Rose Mary Almanzak lortu dute.

Emaitzak ondorengoak izan dira:

100 metro gizonezkoak: Errekorra

  • 1. Haryl Angel Perez Acosta. 10:19
  • 2. Bengamin Richardson. 10:20.
  • 3. Asier Fernandez Mindegia. 10:38.

400 metro gizonezkoak: Errekorra

  • 1. Gardeo Isaacs. 45:75.
  • 2. Samuel Garcia. 45.95
  • 3. Julio Arenas. 46:30.

800 metro gizonezkoak: Errekorra

  • 1. Oussana Nabil. 1:45:29
  • 2. Ronaldo Olivo Mercedes. 1:45:65.
  • 3. Eric Nzikwnkunda. 1:45:79.

1.500 metro gizonezkoak:

  • 1. Giovanni Filippi. 3:37:71.
  • 2. Jesus Gomez Santiago. 3:37:81.
  • 3. James Mc Murray. 3:38:35.

Pertika gizonezkoak: Errekorra

  • 1. Walter Alejandro. 5,21.
  • 2. Gonzalo Santamaria Iturri. 5,21.
  • 3. Victor Leon Benitez. 4,86.

Luzera gizonezkoak: Errekorra

  • 1. Jaime Guerra Alejandre. 8,11
  • 2. Liam Adcock. 8,05
  • 3. Thapelo Monaiwa. 7,75.

100 metro emakumezkoak:

  • 1. Talia Mara Perez Dambrauskas. 11:89
  • 2. Laia Olaskoaga Teran. 11:93.
  • 3. Patricia Urkia Lopez. 11:95.

400 metro emakumezkoak: Errekorra

  • 1. Tabata Vitorino. 52:10.
  • 2. Berta Segura Berenjeno. 52:67.
  • 3. Eva Santidrian Ruiz. 53:16.

800 metro emakumezkoak:

  • 1. Rose Mary Almanza. 1:59:57.
  • 2. Lorena Martin Martin. 2:02:68.
  • 3. Deborah Rodriguez. 2:02:76.

1.500 metro emakumezkoak: Errekorra

  • 1. Berenice Cleyet-Merle. 4:09:26.
  • 2. Naima Ait Alibou Ouahda. 4:10:09.
  • 3. Maria Forero Perez. 4:14:64.

100 metro hesiak emakumezkoak: Errekorra

  • 1. Xenia Benach Sole. 13:18.
  • 2. Claudia Villalante Zalduendo. 13:34.
  • 3. Paula Blanquer Iglesias. 13:37.

Pertika emakumezkoak:

  • 1. Aslin Quiala Masso. 4,35.
  • 2. Malen Ruiz de Azua Larrinaga. 4,30.
  • 3. Juliana De Menis Campos. 4,30.

Luzera emakumezkoak: Errekorra

  • 1. Maria Vicente Garcia. 6,51.
  • 2. Irati Mitxelena Balerdi. 6,36.
  • 3. Zuriñe Celis Pedrido. 6,25.

Emakumezkoen partidak, Beti Alai pilotalekuan

Horrez gain, iaz lehen aldiz egin zen moduan, aurten ere emakumezkoen pilota partidak izango ditugu Beti Alai pilotalekuan: “iaz hartutako konpromisoari jarraipena emango diogu aurten, eta pilotaz gozatzeko aukera izango dugu, 18:00etatik aurrera. Herritarrak gonbidatzen ditugu egun berezi honi amaiera emateko partidak ikustera gerturatzera”, nabarmendu du Jon Ander Caballero, kirol zinegotziak.

Lehenengo partida eskuzkoa izango da, Miriam Arrillaga-Itxaso Erasun, eta Miren Larrarte-Noa Mendizabal. Hauen ostean paletazko partidak jokatuko dira, Leire Galdos-Ane Kerejeta eta Amaia Irazustabarrena-Garazi Eizmendi.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image