Image
Image

INMA PROIEKTUAREN ONDORENAK AURKEZTU DIRA

Haurdunen lehenengo ekografiatik abiatuta urteetan egindako azterketa da

2006ean INMA, ‘Haurtzaroa eta Ingurumena’ proiektua jarri zen martxan Gipuzkoan. Goierriri dagokionez, Zumarragako ospitalean haurdunen lehenengo ekografia egiteko zeudenen emakumezkoak atxikita. Orain proiektuaren arduradunek eta Beasain eta Ordiziako udaletako Ingurumen arloko buruek ondorioak aurkeztu dituzte. Atxikitako dokumentuan daude laburtuta. 

INMA_proiektua_2016 (pdf)

'EKOZINEMALDIA' ORDIZIAN ERE

'Esto lo cambia todo' pelikula emango da asteazkenean doan

'Ekozinemaldia' zikloa bigarren urtez Goierrin da. Ordizian asteazkenean 20:30tan Herri Antzokian 'Esto lo cambia todo' dokumentala emango da, Naomi Klein kazetari kanadiarraren entseguan oinarritutako lana. Sarrera doakoa izango da.
Ekimena Ordizian aurkeztu zuten aurreko astean eragile antolatzaileek.

HEGAZTIEN ERAZTUNTZE SAIOA EGINGO DA OIANGUN

Apirilean da baino parte hartzeko izena eman behar da

Udaberriaren etorrera baliatuz, hegaztien eraztuntze saio bat egingo da Ordiziako Oiangu parkean apirilaren 17an.  Puntu ezberdinetan sareak ezarriko dira eta txoriak harrapatzen saiatu, hegaztien neurri ezberdinak hartu ondoren eraztuna ipini ahal izateko.

Horrela, Aranzadiko Ornitologia Saileko kideekin, hegaztien biologia eta migrazio prozesuak ikertzeko tresna hau gertutik ezagutu eta inguruko txoriak bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Honez gain, aurreko urteetan parkean zehar zintzilikatutako habia-kutxak aztertuko dira, bertan txoriek kumatu duten ikusteko eta, txorikumerik badago, hauek eraztuntzeko.

Goizeko 09:00etatik 12:00etara izango da saioa. Deialdia irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da 943466142 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera korreoa bidalita. 

ALTAMIRAK AUTOBUS PARADA IZANGO DU APIRILETIK

Udalak mugikortasuna modu integralean hobetzeko lana egingo hurrengo hilabeteetan

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak bilera bat egin du Ordiziako alkate José Miguel Santamaríarekin; lan saioan, hainbat proposamen aztertu dira, Ordizian Lurraldebusen ibilbideak, geralekuak eta zerbitzuak berrantolatzearren.

Harreman horien lehen emaitza gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak erantzun egingo dio Ordiziako Udalaren eskaera bati, Altamira auzoan kendu zen geralekua berriro jartzekoari, alegia. Eskaera bizilagunek egin zuten, autobus geralekua auzotik gertuago jartzeko, eta apirilean prest egongo da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image