Image
Image

PLAZA NAGUSIAK GOIERRIKO ENERGIA AZOKA HARTUKO DU LARUNBAT HONETAN BERTAN

Ordiziako Energia Iraunkorrerako ekintza-plana eta kaleko argiteriaren auditoria energetikoa ere landu ditu Udalak

Ordiziako plaza Nagusian Energia Azoka egingo da larunbat honetan. Ekimena Goieki agentzia bidez egiten ari den Goierriko energia planaren baitan kokatu behar da. Horrela azaldu dute Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak, Jose Ignacio Asensio Ingurumen foru-diputatuak, Goiekiko Olaya Mendoza Ingurumen gaietako arduradunak eta Isidro Zaldua Usurbilgo lanbide eskolako Patxi zuzendariak. Honekin batera, Joseba Aranburu zinegotziak Ordiziako Energia Planaren lerro nagusien berri eman du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidrauliko Sailak, Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Zubigune Fundazioak 2015 urtetik akordio bat dute energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera ardatz izanik, hauen inguruko sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza ekintza ezberdinak antolatuz, talde hartzailearen arabera.

Hiru ekintza mota nagusi antolatzen dira:

1)      Prestakuntza saioak: Gipuzkoako udaletako langileei eta Foru Aldundiko langileei zuzenduriko prestakuntza saio teknikoak, euren eguneroko lanean energia berriztagarrien eta eraginkortasunaren inguruko jakintzak txertatu ahal izateko.

2)      Jardunaldi Teknikoak: gizartearentzat, ikasleentzat eta bereziki inguruko enpresentzat interesagarriak izan daitezkeen azken tendentziak lantzen dira: araudiak, teknologia berriak, etab.

3)      Energia Azokak: herritar guztiei zabaldutako ekimenak dira. Helburua jendeak energia iturri berri eta garbiak eta kontsumo eraginkorreko teknologiak ezagutzea da, honela euren erabilera sustatuz.

Plazan 10:30etik 14:30era:

HOBERA EGIN DU HONDAKINEN GAIKAKO SAILKAPENAK

Ordiziak maiatzean hondakinen %79 gaika sailkatzera bideratu du

Sasieta Mankomunitateak maiatzeko hondakinen bilketako datuak ezagutzera eman ditu. Ordizian gora egin du gaika sailkatzera bideratutako hondakin kopuruak, beste behin, Hondakinen Mahaiaren helburutik gertu kokatuz. Hala, %79ko portzentajea da maiatzekoa, eta %85ekoa helburua.

Aurten eboluzioa honako izanda: %76 urtarrilean, 75 otsailean, 76 martxoan, 77 apirilean eta, azkenik, aipaturiko %79 maiatzean.

Ordiziarrak zoriontzeaz gain, oraindik hobetzeko tartea badagoela gogoratu behar da, hondakinak etxean bereizteko ohitura hartu ez dutenei hasteko animatuz. Informazioa edota laguntza behar izanez gero, Sasietarekin (943161555, www.sasieta.eus) edo Ordiziako Udaleko Hondakinen bulegoarekin (943885850, asteartean eta asteazkenetan 9:30etatik 14:30etara) jar daitezke harremanetan.

ORDIZIAK BAT EGINGO DU ASTE BERDEAREKIN DATOZEN EGUNETAN

Poltsa berreralbigarriak eta tupperrak erabiltzea sarituko da

Europako Aste Berdea Ordizian ere ospatuko da aurten, ekainaren 3tik 10era.  Ordiziako Hondakin Mahaiak, Ordiziako Udalaren eta ORDIZIAN elkartearekin elkarlanean bultzaturiko ekimena da. Poltsa berreralbigarriak eta tupperrak erabiltzea sarituko da; erabilitako liburu eta diskoak herritarren eskura jarriko dira eta haurrei zuzendutako tailer bat egingo da.

Herriko merkatariekin hondakinak murriztearren, poltsa berrerabilgarriak eta tupperrak erabiltzea berriro ere bultzatu nahi da. Orain dela urte batzuk, Ordizian elkartetik poltsa berrerabilgarriak banatu ziren eta Sasietako Mankomunitatearen bidez, arrandegietan erosketak egiteko tupper ontziak oparitu ziren. Helburua, bai poltsa berrerabilgarria bai ontziak erosketetan erabiltzea da.

ASTRONONOMIA GAUA BIZITZEKO AUKERA UZTAILERAN 1ERA ATZERATU DA

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da

Ekainaren 3an astronomia gaua egin behar zen Oiangun, baina euria iragarri denez atzeratu egin da. Data berria uztailaren 1a da. Arantzadi Zientzia elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatuta, bi saio prestatuko dira eta biak atzeratzea erabaki da. Ordutegia mantendu egingo da. Hala, lehenengo,  20:00etatik 21:30etara umeentzako tailerra egingo da eta gero, 22:30etatik gauerdira,  publiko orokorrari zuzendutako zeruko behaketa egingo da.

Tailerra euskaraz emango da eta parte hartzeko aurretik izena ematea komeni da telefonora deituta  943466142 zenbakira edo korreoa idatzita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera. Iluntzeko behaketa gazteleraz eskainiko da eta ez dago aurretik izena eman beharrik.

 

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image