Image
Image

HEGAZTI TXIKIENTZAKO HABIA-KUTXAK JARRIKO DITUZTE IGANDEAN OIANGUN

2014-02-20 Habia Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hasitako elkarlanaren lehen ekintza izango da

Datorren igandean, hilak 23, hegazti txikientzako hogei habi-kutxa jarriko dituzte Oiangu parkean Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko 8 eta 11 urte bitarteko berrogei haur inguruk. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguko naturaren ezagutza eta ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko hasitako elkarlanaren lehen ekintza izango habia-kutxen tailerra.

HONDAKINEI BURUZ SENTSIBILIZATZEKO KARTELAK

2014-02-20 Kartela Udaleko informazio paneletan eta herriko toki jakinetan jarri dira

Ordiziako Udalak hondakinen bilketari buruz herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuz kartelak jarri ditu herrian zehar dauden informazio paneletan eta herriko toki jakinetan, Behar bezala birziklatu dezagun. Por un Ordizia más limpio lemapean. Bilketa puntu ezberdinen argazkiak biltzen ditu kartelak, txukun birziklatzetik narrats egitera dagoen alderaketa eginez. Horrez gain, Ordiziako hondakinen informazio bulegoaren eta Sasietaren telefonoak ere jasotzen ditu.

ORDIZIAKO IKASLEEK 70 ZUHAITZ LANDATU DITUZTE

2014-02-18 zuhaitz Garbigunearen goialdeko lurretan egin da zuhaitz landaketa aurten ere

Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako LHko 6. mailako ikasleek 70 zuhaitz landatu dituzte gaur Garbigunearen goialdeko lur eremuan, Zuhaitz Egunaren ospakizunaren harira. Denera, 40 haritz, eta 15na gereziondo eta hagin landatu dituzte. Iaz ere eremu berean egin zen landaketa. 

ZUHAITZ EGUNA OTSAILAREN 18AN

2014-02-13 zuhaitz Urdanetako eta Jakintzako ikasleek 70 zuhaixka landatuko dituzte Garbigunearen goialdeko lurretan

Datorren asteartean, hilak 18, Zuhaitz Eguna egingo da Ordizian. Urdaneta Eskolako LHko 6. mailako eta Jakintza Ikastolako LHko 6. mailako ikasleek, binaka jarrita, 70 zuhaitz landatuko dituzte Garbigunearen goialdeko lurretan, udal lorazainen laguntzarekin.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image