Image
Image

ORDIZIA ETA ITSASONDO ARTEKO BIDEGORRIA EGITEN MAIATZEAN HASTEA ESPERO DU ALDUNDIAK

2014-03-06 bidegorri Lizitazio prozesua otsailaren bukaeran hasi zen, esleipena egiteko prozesua abiatuta. Lanak egiteko epea zazpi hilabete eta erdikoa da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak Itsasondo eta Ordizia lotzeko bidegorria eraikitzeko tramitazioa hasi du, esleipena egiteko prozesua abiatuta. Era horretan Ordizia eta Itsasondo herriak bidegorri bidez lotuta geratuko dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo-Legorretan bidegorriarekin. Lehiaketa prozesua amaitu ostean, obrak maiatza aldera hastea espero da, eta lanak egiteko epea zazpi hilabete eta erdikoa da. 

HABI-KUTXAK JARRI DITUZTE OIANGUN

2014-02-25 Oiangu1 Urdanetako eta Jakintzako ikasleek 20 habi-kutxa zintzilikatu dituzte Aranzadiko kideen laguntzarekin

Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako 40 ikaslek 20 habi-kutxa jarri dituzte Oianguko beste horrenbeste zuhaitzetan, Aranzadi elkarteko Ornitologia saileko kideen laguntzarekin. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguko naturaren ezagutza eta ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko hasitako elkarlanaren lehen ekintza izan da igandeko habi-kutxen tailerra.

SAN JOAN AUZOKO KONPOSTGUNEA MARTXAN

2014-02-25 Konpost San Joanen zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute

Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina Arana auzoan abiatu zuen lehenengoz 2013an.. Atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan denetik auzokonposta egiteko eskaera egin duten herritarren kopurua eta kokaguneak kontutan hartuta, udalak beste 3 auzokonpost gune prestatu ditu udalerriko 3 gune ezberdinetan: Oreja parkean, Anselmoren baratzan eta Buztuntza etxaldean. Guztira 40 famiek parte hartzen dute gaur egun. Aurten, auzokonpostaren kanpaina berria San Joan auzoan abiatuko da, asteazken honetan, hilak 26, 19:15etan, Filipineta 40 etxebizitza parean kokatu den auzokonposterako gunearen inaugurazioarekin.

ORDIZIAKO UDALA ETA GOIENETXE FUNDAZIOA LANKIDETZAN

2014-02-21 Mugikorrak Garaguneko lagunek udaletxean bildutako sakeleko telefono eta antzeko gailuak Garbigunera eramango dituzte asteazkenean

Datorren asteazkenean, hilak 25, Garaguneko lagunek (Goienetxe Fundazioa) udaletxean biltzen diren zahartutako sakeleko telefono, gailu elektroniko txiki, CD eta antzekoak hartzera pasako dira udaletxetik, eta Garbigunera eramango dituzte lehen aldiz. Sakeleko telefonoak Stop Sanfilippo Fundazioari laguntzeko bideratuko dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image