Image
Image

UDALTZAINGOAREN OHARRA SAN PEDRO SUA DELA ETA

2014-06-27 ordiziakaleaGaragartza plaza itxi egingo da bihar, larunbata, 21:00etatik 00:00etara

Bihar iluntzean, hilak 28, piztuko den San Pedro sua dela eta, Garagartza plaza itxita egingo da 21:00etatik 00:00etara, eta ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro. Era berean, Ordizia eta Urdaneta kaleetako garaje-jabeei jakinarazten zaie ezin direla garajeetara sartu aipatutako ordu horietan. Larrialdiren bat sortuz gero, Udaltzaingoaren jarri behar da harremanetan 943 80 56 16 zenbakira deituz.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK ERAKUSKETA BAT JARRIKO DU BIHAR PLAZA NAGUSIAN

2014-06-26 lurraHondakinen alorrean eragindako aldaketarengatik gipuzkoarrei eskerrak emateko erakusketa bat da

Bioterra azokan jarritako bera da, eta Ordiziaren ondoren, beste herri batzuetara joango da

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskerrak emango dizkie gipuzkoarrei hondakinen alorrean lurraldean eragindako aldaketarengatik, eta horretarako erakusketa jarriko du hainbat herritan. Erakusketa hartuko duen lehendabiziko udalerria Ordizia izango da: herriko plazan egongo da bihar, 10:00etatik 20:30era. Ondoren, uztailean, abuztuan eta irailean, Gipuzkoako hainbat herritara eramango du Foru Aldundiak.

HERRITARREN EKARPENAK AINTZAT HARTUTA, UDALAK BESTE PROPOSAMEN BAT LANDUKO DU GUNE HISTORIKORA SARTZEKO KONTROL SISTEMARAKO

2014-06-25 SarbideaMerkatari, ostalari eta herritarrek hainbat ekarpen egin dituzte gaiari buruz hitz egiteko egindako bileretan

Ordiziako Udalak Alde Zaharrera sartzeko kontrol sistema berri bat landuko du. Orain arteko sarbide sistema aldatzeko proposamenaren berri emateko hiru bilera egin zituen udalak astelehenean (herritarrekin goizez eta arratsaldez, eta beste bat merkatari eta ostalariekin), eta horiek hainbat ekarpen egin zizkieten udalak aurkeztutako asmoari. Hartara, udalak aintzat hartuko ditu jasotako ekarpenak, eta gune historikora sartzeko kontrol sistemarako proposamen berri bat landuko du. Ehundik gora lagunek parte hartu zuten astelehenean egindako hiru bileretan.

GUNE HISTORIKORA SARTZEKO SISTEMA ALDAKETARI BURUZKO INFORMAZIO BILERA

2014-06-19 aldezaharraDatorren astelehenean, hilak 23, izango da bilera, eta bi deialdi izango ditu; lehena 11:00etan eta 18:30ean bigarrena

Ordiziako Udalak Alde Zaharrera sartzeko kontrol sistema aldatuko du aurki, eta hori dela eta, gune historikoan bizi diren herritarrei bilera baterako deia egiten die. Bilera datorren astelehenean, hilak 23, izango da udaletxeko batzar aretoan, eta bi deialdi izango ditu: lehena goizez, 11:00etan, eta bigarrena arratsaldez, 18:30ean.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image