Image
Image

ALTAMIRAKO PUTZURA IRTEERA LARUNBAT GOIZEAN

2014-09-24 putzuaAranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko Ion Garinek gidatuko da saioa. Hitzordua 10:00etan da, Oianguko sarreratik abiatuta

Larunbat honetan, hilak 27, Altamirako putzura irteera antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak, Oiangu parkearen kontserbaziorako eta ingurumen sentsibilizaziorako Ordiziako Udalarekin urte hasieran abiatutako lankidetzari jarraipena emanez. Aranzadiko Herpetologia saileko Ion Garinek gidatuko du saioa, eta besteak beste, horrelako ekosistemek biodibertsitatearen kontserbazioan duten garrantziaz hitz egingo du irteeran zehar. Altamirako putzuaren errestaurazio lanak ekainean egin zituzten Aranzadiko Botanika saileko kideek. Larunbateko irteera parkearen sarreratik abiatuko da, 10:00etan.

URRIAREN 1EAN JARRIKO DA INDARREAN ALDE ZAHARRERA SARTU ETA IRTETEKO KONTROL SISTEMA BERRIA

2014-09-15 kontrolaHamabost eguneko frogaldi epe bat irekiko da bihar, erabiltzaileek sistema ezagut dezaten

Urriaren 1ean jarriko da martxan Ordiziako Alde Zaharrera sartu eta bertatik irteteko kontrol sistema berria. Sistema berri honek autoen matrikulak irakurtzen ditu, orain arteko pilonak jaitsita mantentzea baimentzen du, eta horri esker, oztopo fisikoa desagertu egiten da, edozein ezbehar edo arazoa egonez gero sarrera bermatuta egoteko. Sistema berria ofizialki martxan jarri aurretik, hamabost eguneko frogaldi epe bat egongo da bihartik aurrera (hilaren 16tik 30era), erabiltzaileak sistema berrira ohitu daitezen. Iban Asenjo Ordiziako Udaleko Garapen Iraunkor eta Mugikortasun zinegotziak, eta Aitor Escalante udaltzainburuak eman dute gaur sistema aldaketaren berri.

ORDIZIA KALEA TRAFIKOARI ITXITA EGONGO DA ASTELEHENEAN

2014-09-04 ordiziakaleaZirkulazio guztia Sanperio kaletik desbideratuko da, eta autobusak ere ez dira pasako herrigunetik

Urdaneta kaleko lanak direla eta, Ordizia kalea trafikoari itxita egongo da datorren astelehenean, hilak 8. Bidea 08:00etan moztuko da, eta iluntzera arte ez da irekiko. Hori dela eta, trafiko guztia Sanperio kaletik desbideratuko da, eta autobusak ez dira pasako herrigunetik. Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak iraileko azken asterako bukatuta egotea espero du Ordiziako Udalak.

ORDIZIA ETA ITSASONDO ARTEKO BIDEGORRIAREN LANAK URTE BUKAERARAKO AMAITZEA ESPERO DA

2014-09-03 bidegorriaBidegorria 1.230 metro luze izango da, eta lanak bukatzean, Ordizia eta Tolosa bidegorriz lotuta geratuko dira

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua ekainean hasi zen Ordizia eta Itsasondo arteko bidegorriaren lanak egiten. Obra horiek bukatzean bi herriak bidegorriz lotuta geratuko dira, eta aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo-Legorreta bidegorriarekin, Tolosarekin bat egiteraino. Lanak urte bukaerarako amaituta egotea espero du Ordiziako Udalak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image