Image
Image

IRAILEAN ETXEKO HONDAKINEN %79 BILDU DA GAIKA

2014-10-16 konpostaMartxoan portzentaje bera lortu zen, baina orduan baino 12 tona gehiago bideratu dira irailean birziklatze guneetara

Udako joera hobetuz, irailean etxeko hondakinen %79 bildu da gaika Ordizian. Irailean 236.660 kilo bildu ditu Sasieta Mankomunitateak Ordizian; horietatik 186.820 kilo (%79) birziklatzeko guneetara bideratu ditu, eta 49.840 kilo (%21) zabortegira. Martxoan portzentaje berera iritsi zen Ordizia, baina aipatzeko da iraileko kasuan 12 tona gehiago bildu dela gaika (martxoan 174.310 kilo eta irailean 186.820 kilo). Nabarmentzekoa da baita ere, 4.419 kilo hondakin organiko bilketa zirkuitutik ateratzen direla Ordizian, eta konpost bihurtzen direla hilero autokonpostaren eta auzokonpostaren bidez. Sasieta osatzen duten 22 herrien bataz bestekoa aintzat hartuta, gaikako bilketa %59raino igo da irailean, eta %41 zabortegira bideratu da.

PISAKETAK HERRIZ HERRI 2014 (PDF)

ALDAKETAK HONDAKINEN BULEGOAN

2014-10-03 hondakinakUrriaren 7az geroztik orain arteko bulegoak zerbitzua emateari utzi dio, eta udaleko arreta bulegora eta Garbigunera jo beharko dute herritarrek

Joan den asteartetik, urriak 7, hondakinen bulegoa itxita dago. Aste honetara arte udaletxepean egon den bulegoak zerbitzua emateari utzi dio, eta aurrerantzean, bertan ematen ziren zerbitzuak Ordiziako Udaleko Arreta Bulegoaren eta Ordiziako Garbigunearen bidez emango dira. Aldaketa hauekin, herritarrei zerbitzua emateko ordutegia zabaldu egingo da. Jarraian dituzue argibideak.

ARABAKO KALEKO KONPOSTA, AUZOTARREN ESKURA

2014-09-29 arabaKonposta egiten aritu diren auzotarrek 5 kiloko konpost poltsa bana har dezakete

Joan den ostiral arratsaldean egin zen Araba kaleko auzokonposgunean konposta ateratzeko ekitaldia. Ordizian martxan jarri zen herriko lehen auzokonposgunea izan zen Arabakoa, iazko apirilean, eta harrezkero, 14 familia aritu dira etxeetako hondakinen zati organikoa bertara bota eta lantzen. Sasietako teknikarien azalpenak entzuteaz gain, konposta nola bahetzen den ikusi ahal izan zen auzotarrek. Maila goreneko konposta (A mailakoa) lortu dute Arabako auzokonposgunean, eta konpost hori 5 kiloko poltsetan sartu dute. Konposta egiten aritu diren familiek astebeteko epea dute (urriaren 6a arte) konpost poltsa bana hartzeko.

ARABAKO KALEKO LORATEGIKO AUZOKONPOSGUNEKO KONPOSTA ATERATZEKO EKITALDIA

2014-09-25 konpostBihar ostirala, hilak 26, auzokonposgunean bertan izango da ekitaldia, 18:00etan

Hondakinen prebentziorako bidean, 2013ko udaberritik zelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera daukate Ordizian. Herriko lehen auzokonposgunea Araba kaleko lorategian jarri zen iazko apirilean, eta ordudanik, 14 familia aritu dira etxeetako hondakinen zati organikoa bota eta lantzen. Urte eta erdiren ondoren, lehen konposta ateratzen moduan dira dagoeneko. Bihar ostirala, hilak 26, dagoeneko helduta dagoen konposta erakusteko ekitaldi bat egingo da auzokonposgunean bertan, 18:00etan, eta Sasietako teknikari batek konpostaren kalitateari buruzko informazioa emango die familia horiei eta inguratzen diren herritarrei. Lortutako konposta laborategira aztertzera bidali du Sasietak, eta maila goreneko konposta (A maila) ateratzea lortu dute. Konpost hori eskuragarri utziko zaie gunean bertan, nahi dutenean har dezaten.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image