Udal Zerbitzu Telematikoak

_zerbitzu_telematikoak

Udal Erroldarako Zerbitzuak

  • Zure erroldako datuak kontsultatu edozein momentutan.
  • Zurekin batera bizi direnen datuak ere bai.
  • Erroldan izan dituzun mugimendu guztiak ikusi (egitasmoan parte hartzen duten edozein herritan dituzun mugimenduak barne).
  • Erroldatze ziurtagiria eskatu. Zerbitzuak PDF formatuan emango dizu, eta udalaren sinadura digitala erantsia duenez, legezko balio osoa du.

Tasas/Zergak

  • Zure izenean eta indarrean dauden tasa eta zergen kontsulta (ibilgailuak, ondasun higiezinen gaineko zerga, urak, zaborrak eta estolderia, etab.).
  • Aurreko tasa eta zergen kontsulta.

Ordainagiriak

  • Tasa eta zergei dagozkien eta zure izenean dauden ordainagiri guztien kontsulta. Hasieran azalduko dira ordaindu gabeak, helbideratuak egon arren (kobrantza borondatezko epearen amaieran egiten da).
  • Ordainduta dauden aurreko ordainagirien kontsulta.
  • Halaber, ordaindu gabe dituzun ordainagiriak. Horien ordainketa egiteko prozedura has dezakezu hemen (prozedura hau sistema seguru baten bidez egiten da, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-atebidea erabiliz).

Isun Zerbitzuak

  • Zure izenean dauden trafiko isunen kontsulta.
  • Ordainagiriekin bezala, aurreko isunen kontsulta.
  • Eta azkenik, ordainagiriekin bezala, ordainketa prozedura hasi.