Kale heziketa

Nerabeei zuzendutako ingurune irekiko esku hartze giza hezitzaile programa

Kalea: eremu hezitzailea

Kale heziketa eremu ez formal eta alternatiboa bezala eraikitzen da, non harreman hezitzaileak giza sareak eta ekintza interesgarriak eskaintzen dituen, nerabeei egunerokotasunari erantzuteko tresnaz baliatzearren. Era honetan, kalea eta zehazki nerabeak, egoteko, konpartitzeko aukeratzen dituzten lekuak, hezitzaileak eta nerabeen arteko topaleku batean bihurtzen dira.

Helburua:

Garapen pertsonalean eta arlo sozialean zailtasunak dituzten Ordiziako gazte eta nerabeak, normalizatutako inguru eta herritar guztiei zuzendutako baliabideetan eta baliabide egokituetan ( bikote taldeak, familia, ikastetxea, lan merkatua, kalea, baliabide komunitarioak....) txertatu ahal izatea.

Hartzaileak:

Zailtasunak dituzten 11-18 urte bitarteko gazte eta nerabe ordiziarrak, beraien familiak eta komunitate osoa.

Metodologia:

Bi dimentsiotan banatzen den lana:

Arreta zuzena: programaren hartzaileak diren pertsonekiko kontaktua eta erlazio zuzena biltzen duena.

Hiru maila desberdinetan gauzatzen da:

  1. Banakako hezkuntza proiektuak (BHP): heziketa esku-hartzea garatzen ari den nerabe bakoitzean zentraturik dago eta funtsean, hezitzaileen eta nerabeen artean finkatutako harreman hezitzailetik abiatuta, nerabe eta gazteen garapen pertsonalaren prozesuan entzute, egote, laguntze, informatze, orientatze eta bitartekaritza lanak egitean datza.
  2. Taldeko hezkuntza proiektuak (THP): zailtasunak dituzten nerabe taldeetan zentratzen dira; taldekako esku-hartzearen abiapuntua banakako esku-hartzea garatzen ari den haur edo gazte bakoitzaren beharrak izango direlarik.
  3. Komunitate hezkuntza proiektuak (KHP): nerabe ordiziarren errealitatea komunitateari gerturatzean datza (herriko baliabideak, zerbitzu sistemak eta komunitate osoa), horretarako komunitate osoarekin sentsibilizazio ekintzak egingo dira.

Zeharkako arreta: programaren garapenerako gauzatu behar diren plangintza, gestioa eta koordinazioa biltzen dituena.


ordizia lab