Iñaki Hidalgo Ezenarro

tamborrada 1Ezin da ukatu, ordiziarren izate eta izaeran gehien sustraiturik dagoen jaialdia da Ordiziako Danborrada. Uztailaren 24ª iristen denean, herriko jaiak ez dira eguerdiko txupinazoarekin hasten, hasiera ofiziala ohiko danborradak ematen dio jaiari. “Tradicional y monumental”, hala azaltzen zen behin eta berriro jaien egitarauetan. Donostiakoaren antzera (hari zor dio izatea), berezko estiloa sortzen jakin du, serio eta Gipuzkoako herritan antolatzen den beste edozeinekin parekatuz gero, diferentea.

Hain dago sustraiturik jai hori ordiziarrengan, non esan daiteke ordiziar bat bizi den tokian, danborrada bat dagoela. Izan ere, Goierriko herritan egiten diren danborrada asko eta asko, ordiziar baten ekimena izan dira, danborrada gauza diferente eta berezi bezala sentitzen duen ordiziar batena, okerrik egin gabe esan daiteke danborrada horiek guztiak Ordizia estilokoak direla.

 

Ordiziar danborrada noiz hasi den galdezka haste bagara, nahikoa ilun daude gauzak. 1913. urtea jotzen dute hasierako bezala. 1913ko Santiago egunean egin omen zen prozesio bat, Santa Anaren irudi berriarekin eta bertan estreinatu omen ziren trajeak eta 300 suzi baino gehiagorekin egon omen zen. Ez-ohiko ikuskizun hori aipatzen da danborradaren balizko lehen erreferentzia moduan, batek baino gehiagook aipatzen ditu karrozak, konpartsak, heraldoak, morroiak, 1903aren inguruan behar bezala jantzita.

Herriaren ekimenak arrakasta handia izaten dute Ordizian, horretan datza bere nortasun eta izaera sendoa, hain justu. Horregatik, hortik abiatuta, erraza da danborrada antolatzea. Eta gaur eguneko danborradara iristeko lehen urrats horiek 1917-1918 urteetan ditugu, bere burua erabat ordiziarra sentitzen zuen donostiar bati esker. Joaquin Pascual Echeberriaz ari gara, Ordiziako danborradaren muin eta bihotza. Ordiziar askoren oroimenean geratu zen 1922ko danborrada, 400 bat konpartsazalek parte hartu zuen ikuskizun eder hartan. Urtero ez egi arren, 1923, 1926, 1929, 1935 urteetan egin ze. Gerra Zibilaren garaian ez zen antolatu, eta 1941etik aurrera, Esperanza eta Chapel gorri elkarteek bereganatu zuten danborradak egiteko ardura. Ondoren, 1974tik aurrera, Jakintza ikastolak antolatu zituen, eta azkenik, Jesus Mari Lizaren zuzendaritzapean lagun talde bat hasi zen antolatzen, Udalaren laguntzarekin.

Segidako hauek dira Ordiziako Danborradan jotzen direnak:

La 14 (“Irureta” Tolosako ihauterietako 14. partiturari dagokiona).

Asisito, “La del hamaika” izenburuarekin.

Raimundo Sarrieguiren “Retreta” pieza Donostiako Danborradakoa, Ordizian “Las Olas” deitzen zaiona, Iriaren eta Diana.

Eta amaiera gisa, Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa, 1947koa; Fermin Serranoren hitzetan: “briosa, elegante y hermosa marcha en la que no se sabe qué admirar más, si el maravillosos trenzado que ejecutan los tambores y barriles en acertados arabescos de sonoridad y conjunto o la majestuosa marcialidad de sus vibrantes notas”.

ordizia lab