Image
Image

LANGABETUENTZAKO DOAKO EUSKARA IKASTAROA

2014-10-13 euskaraGaurtik hilaren 29a arte eman daiteke izena; 165 orduko ikastaro trinkoa azaroaren 10etik otsailaren 18ra izango da Goiztiri AEK euskaltegian

Ordiziako Udaleko Euskara sailak, dauden beharrak aztertuta, langabetuentzako doako ikastaroa antolatu du. Ordizian erroldatuta dauden 18 urtez gorako langabetuentzat izango da ikastaroa. Ikastaroa Goiztiri AEK euskaltegian (Nafarroa Beherea, 1) izango da azaroaren 10etik otsailaren 18ra bitartean eta 165 orduko ikastaro trinkoa izango da. Izen emate orria eta informazio osagarria euskara saileko webgunean aurki daiteke: www.ordizia-euskaraz.com.

SAN JOSE EGOITZAKO 18 LANGILE EUSKARA IKASTEN HASI DIRA

2014-10-08 sanjoseOrdiziako Udalak, kontratatutako zerbitzuan, hizkuntzari dagozkion baldintza batzuk ezarri zituen, bertako zenbait langile euskalduntzea tartean

San Jose zaharren egoitza 18 langile euskara ikasten hasi dira. Hasieran ikastaro laburrak eta oinarri-oinarrizkoak aurreikusi baziren ere (20 ordukoak), Enpresaren eta Ordiziako Udalaren arteko akordio baten ondorioz, ikasturte osoko bi ikastaro antolatuko dira (210 ordukoak). Bata goizean eta bestea arratsaldean, San Jose Egoitzako langile hauek txandaka lan egiten dutelako. Ikastaroaren zati bat enpresak ordainduko du, baina Udalaren diru-laguntza berezia ere jasoko du, San Joseko egoiliarrak kontuan izanik, bertako langileen euskalduntzeak garrantzia handia duelako.

BIHAR ABIATUKO DA ‘IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU’, IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO EGITASMOA

2014-04-22 irakurri Ekainaren 30a arte iraungo du, eta parte hartzen duten herritarrek %25eko deskontuarekin erosi ahal izango dituzte liburuak

Bihar hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Egunean, jarriko da martxan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, Gozatu eta oparitu egitasmoaren zortzigarren edizioa. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du, zenbait euskara elkarte, liburutegi eta liburu dendarekin batera, eta hainbat erakunderen babesari esker. Egitasmoan parte hartzen duten herritarrek %25eko deskontua izango dute Mujika liburudendan euskarazko liburu bat erosiz gero. Ordizian Hitzarok sustatu du ekimena, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Egitasmoak ekainaren 30a arte iraungo du.

HIZKUNTZ IRIZPIDEEN AURKAKO ERASOA SALATZEKO ELKARRETARATZEA ASTEAZKENEAN

2014-04-07 euskara Kontseiluak egin du kontzentraziorako deia, eta Ordiziako Udalak bat egin du. Asteazkenean, hilak 9, izango da, 19:00etan, Plaza Nagusian

Asteazkenean, hilak 9, hizkuntza irizpideen aurkako erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etan. Kontseiluak egin du kontzentrazioan parte hartzeko deia, eta Ordiziako Udalak bat egin du deialdiarekin. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak 26 udal eta erakunderi bidali die aurten hartutako hizkuntz irizpideen aurkako errekerimendu bat, tartean Ordiziako Udalari, eta esku-hartze hori salatzeko deitu du elkarretaratzea Euskararen Kontseiluak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image