Image
Image

EUSKARAREN ASTEA. EGITARAUA

2014-11-27 euskarazbizinahidutLarunbatetik abenduaren 10era bitarte hainbat ekimen egingo dira Ordizian

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko ikastetxe eta gizarte eta kultur eragileekin lankidetzan, egitarau oparoa prestatu du abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Euskararen Asteko egitarauari larunbatean emango zaio hasiera eta abenduaren 10ean bukatuko da. Abenduaren 3an, euskararen aldeko giza kate bateratua egingo dute ikastetxeeak, lasterketa herrikoia ere izango da, eta iluntzean, elkarretaratzea Plaza nagusia. Jarraian duzue programa.

EUSKARAREN ALDEKO LASTERKETA HERRIKOIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2014-11-24 lasterketaIzen-ematea doan da, eta lasterketa hiru mailatan bereizita dago

Iaz bezala, Ordiziako Udalak eta Kontseiluak lasterketa herrikoia antolatu dute abenduaren 3rako 'Euskaraz Bizi nahi dut' lemapean. Izen-emateko epea zabalik dago Majori kiroldegian, Euskara Zerbitzuan eta egunean bertan Plaza Nagusian, 17:00etatik 18:30era. Izen-ematea doan da. Hiru lasterketa egingo dira mailaka bereizita. Parte-hartzaile guztien artean sariak zozkatuko dira: argazki kamera, mendiko makila, motxila, liburuak...

Info+: http://www.ordizia-euskaraz.com/albisteak/lasterketa-herrikoia

ERRIGORAKO PRODUKTU SASKIA AZAROAREN 12RA ARTE ESKA DAITEKE

2014-10-31 errigoraOrdizian Koxka eta Goierriko Baratza dendetan eman daiteke saskia eskuratzeko izena

Hirugarren urtez, aurten ere Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren alde Errigora egitasmoko kanpaina egingo da, udazken honetan, 'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' lemapean. Goierriri dagokiona atzo aurkeztu zuten Beasainen, ikastoletako, udaletako eta AEK-ko ordezkariek. Barazki kontserba, ardo, olio eta beste nafar jaki batzuren saskikada erosi ahalko da, 50 euroan. Nafarroan euskara ofiziala ez den lekuetan euskara sustatzeko erabaliko dute jasotako diruaa, aurten ere. Bide batez, bertako laborarien "gainbehera" zerbait arintzeko eta produktuak saltzeko bidea irekitzea da asmoa. Saskia erosi nahi duenak, azaroaren 12rako eman behar du izena. Ordizian Koxka eta Goierriko Baratza dendetan eman daiteke. Ondoren, azaroaren 17tik aurrera hasiko da banaketa, eta abenduan zehar kobratuko da. Ordiziako Udalak bat egin du ekimen honekin.

LANGABETUENTZAKO DOAKO EUSKARA IKASTAROA

2014-10-13 euskaraGaurtik hilaren 29a arte eman daiteke izena; 165 orduko ikastaro trinkoa azaroaren 10etik otsailaren 18ra izango da Goiztiri AEK euskaltegian

Ordiziako Udaleko Euskara sailak, dauden beharrak aztertuta, langabetuentzako doako ikastaroa antolatu du. Ordizian erroldatuta dauden 18 urtez gorako langabetuentzat izango da ikastaroa. Ikastaroa Goiztiri AEK euskaltegian (Nafarroa Beherea, 1) izango da azaroaren 10etik otsailaren 18ra bitartean eta 165 orduko ikastaro trinkoa izango da. Izen emate orria eta informazio osagarria euskara saileko webgunean aurki daiteke: www.ordizia-euskaraz.com.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image