Image
Image

EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO ‘IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU’ EGITASMOA BIHAR ABIATUKO DA

2015 04 22 irakurriEkainaren 30a arte iraungo du, eta parte hartzen duten herritarrek %25eko deskontuarekin erosi ahal izango dituzte liburuak

Bihar hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Egunean, jarriko da martxan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, Gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du, zenbait euskara elkarte, liburutegi eta liburu dendarekin batera, eta hainbat erakunderen babesari esker. Egitasmoan parte hartzen duten herritarrek %25eko deskontua izango dute Mujika liburudendan euskarazko liburu bat erosiz gero. Ordizian Hitzarok sustatu du ekimena, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Egitasmoak ekainaren 30a arte iraungo du.

ESEP PLANA 2014-2018. EUSKARAREN ERABILERA ESPARRU GUZTIETAN INDARTZEA HELBURU

2015-03-24 eseplanaPlana herritarrekin batera sortu da, herriaren beharrei erantzuteko. Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek aho batez onartua izan da

Plan berri honekin batera lelo eta logo berria ere sortu dira: Arian-arian euskara abian

Ordiziako Udalak 2014-2018 epealdirako euskara plan berria aurkeztu du, ESEP izenekoa (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana). ESEP egitura Eusko Jaurlaritzak eztabaida prozesu baten ondorioz adostutako eredua da. Ordiziako esparru guztietan euskararen erabilera indartzea da erronka nagusia. Plana herritarrekin batera sortu da, herritarren beharrei erantzuteko. Plana aho batez onartu zuten iazko abenduan Ordiziako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek. Plana gizarteratzeari begira liburuxka bat egin da, eta datozen egunetan banatuko da Ordiziako etxeetara.

ESEP PLANA (PDF)

KORRIKA BADATOR

2014-03-20 korrikaOrdiziara igandetik astelehenerako gauean (00:24) iritsiko da Korrika Aramatik barrena

Gero eta gutxiago falta da 19. Korrika Ordiziara iristeko. Hilaren 22tik 23rako gauean, 00:24 inguruan, iritsiko da, eta Arama eta Ordiziaren arteko mugan dagoen Isuses industrialdean izango da hitzordua. Ordizian 25 talde, elkarte eta erakundek erosi dute Korrikaren kilometroa. Ordiziako Udalaren lekukoa San Jose egoitzako Arantxa Martin langileak hartuko du, udalak kontratatuko zerbitzuak euskalduntzeko bidean hartutako erabakiari bide emanez. 878. kilometroa izango da udalarena, eta Frai Andreseko estatuaren parean hartuko du lekukoa, bigarren itzulian.

19. Korrika. Goierriko ibilbidea eta ordutegia

19. KORRIKA. UREPELERA ETA BILBORA JOATEKO AUTOBUSAK ETA ESKUALDEKO AFARIA

2015-03-12 korrikaAutobusetarako izen-ematea eta afarirako txartelak hilaren 16a arte egongo dira

19. Korrika martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da Goierritik –Ordiziatik 00:23an– eta hainbat ekitaldi izango dira datozen egunetan Goierriko Korrika Kulturalaren barruan. Herrietako ekintzez gain, eskualde mailako Korrika afaria egingo da hilaren 18an Ordizian. Horri lotuta, 19. Korrikaren hasierara Urepelera (hilak 19) eta Bilbora bukaerara (hilak 29) joateko autobusen txartelak salgai daudela jakinarazi du Goierriko Goiztiri AEKk. Bi kasuetan hilaren 16an amaitzen da txartelak erosi eta izena emateko epea.

GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIAREN BIDEOA
19. KORRIKAREN ABESTIA 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image