MASAJE IKASTAROA ANTOLATU DA URTEBETEZ AZPIKO HAURREN GURASOENTZAT

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtebetez azpiko haurren gurasoentzako Masaje ikastaroa antolatu du. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du tailerra Urdaneta ikastetxeko Haur Hezkuntza eraikinean ondoko egunetan: azaroak 5, 12, 16, 26; abenduak 3, 10, 17. Ordutegia 10:00etatik 11:15era izango da eta prezioa 30 eurokoa.

Ordiziako Udalak egoera guztietan euskara erabili ahal izateko tresnak eman nahi dizkie gurasoei, eta, hain justu ere, hizkuntzaren familia bidezko transmisio bideak bermatzea helburu duten ekimenen artean dago haurrentzako masaje ikastaroa. Beitialarrangoitia irakaslearen arabera, larruazalaren eta ukimenaren bidez, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa eta elkar ezagutza areagotzeko aukera ematen du ikastaro honek.

Masaje ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek, urriaren 29a baino lehen, Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena:

Kale Nagusia, 26 (9:00-13:00)   

943805622    

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Plazak mugatuta daude eta , behar izanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.. Ordizian erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

EUSKARALDIA ANTOLATZEKO BILERA EGINGO DA URRIAREN 1EAN

Euskaraldian izena emateko aukera www.euskaraldia.eus atarian zabalik dago. Besteak beste, horixe azaldu zuten Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak hilaren 25ean Barrenan antolatutako informazio bileran.

Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren koordinazio orokorrak, ekimena antolatzeko herrien esku jarritako baliabideen berri izan zuten bertaratutako ikastetxeetako, euskaltegiko, elkarteetako ordezkariek nahiz herritarrek.

Orain baliabide horiek Ordiziara nola egokitu eta herriko eragileen eta norbanakoen proposamenak entzuteko eta antolaketarako garaia dela adierazi zuten eta gonbidapena luzatu zieten urriaren 1ean egingo den Euskaraldiaren antolaketarako bileran parte hartzeko. Hortaz:

HITZORDUA:   urriaren 1ean, 18:00etan, Barrenan.

ZER:  Ordizian Euskaraldia antolatzeko bilera.

EUSKARALDIA ORDIZIAN, BILERARAKO DEIA

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko ariketa pertsonal bat proposatzen du Euskaraldiak:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten dugun edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea. Euskararen alde egotetik egitera pasatuko gara, norberak bere ohiko harremanetan eraginez: familian, lagunartean, lanean, dendetan…

EUSKARALDIA Euskal Herri osoan burutuko da, baita Ordizian ere. Hori dela eta, Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak elkarlanean informazio bilera bat antolatu dute irailaren 25ean Euskaraldiaren berri emateko, Euskal Herri mailako koordinazio orokorrak herrien esku jarritako materiala erakusteko, izen-ematearen antolaketarako herritarrak nahiz eragileak gonbidatzeko eta proposamenak jasotzeko.

Hitzordua irailaren 25ean, 18:30ean, Barrenan izango da.

'EUSKARA PREST' ORDIZIAN ERE

Martxan de Ordizian "EUSKARA PREST" ikasturtea, Goiztiri AEK eta Hitzaro Euskara elkartearekin elkarlanean antolatuta. Honakoak dira aukerak:

-IKASTEKO: Goiztiri AEK euskaltegiak matrikula zabalik irailaren 28ra arte (http://goiztiri.blogspot.com/p/eskaintzaoferta.html). Ordiziako Udalak diruz laguntzen ditu baldintza batzuk betez gero.

-ERABILTZEKO: Hitzaro euskara elkarteak antolatutako Mintzalaguna egitasmoan izen-ematea zabalik urria amaiera arte.
Era berean, "Euskaraldia, 11 egun euskaraz" ekimenean ere parte hartuko du Ordiziak.

EUSKARA PREST, EMAN EZAZU IZENA!