Image
Image

AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMANGO DITU UDALAK

Ordizian erroldatuta egotea eta ikastaroa euskaraz izatea eskatzen da

Ordiziako Udalak 2016an diru-laguntza deialdi berria egingo du, 2015/16 ikasturtean bi ikastaro hauetakoren bat egiten dutenentzat: haur eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroa edo aisialdiko zuzendari ikastaroa.

Udalak neurriak hartzen ditu euskara gizarte esparru guztietan erabil dadin eta, oro har, gizarte bizitzan euskararen presentzia handitu dadin. Aisialdiak garrantzia handia du gure gizartean eta aisialdian euskararen presentzia areagotzea erronka garrantzitsua da Udaleko Euskara Zerbitzuarentzat. Aisialdiko begirale eta zuzendariak berariaz eta era egokian prestatua egotea garrantzitsua ikusten du Udalak. Are gehiago, prestakuntza hori euskaraz jasotzea ezinbestekoa iruditzen zaio Udalari.

MERKATARITZAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA MARTXAN DA

Bezeroei egiteko inkesta prestatu da eta parte hartzeko deia luzatu nahi da

Ordiziako Udalak eta Elhuyar Aholkularitzak euskararen egoera eta erabilera aztertu dute Ordiziako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan. Langileen gehiengoa da euskalduna, baina erabilera asko murrizten da egunerokoan.

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen egoera zein den aztertzeko galdetegi bat egin zaie bisitatu diren 226 establezimenduei. Galdetegietatik jaso diren datuek emaitza gazi-gozoa eman dutela esan genezake: langile gehienek euskara badakite eta askok egunerokoan erabiltzen dute,  baina euskaldun haien artean badago gaztelaniaz hitz egiten duen franko ere.

UDALEKU IREKIETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA ZABALIK DAGO

Lau eta hamabi urte bitarteko haurrei dago zuzendua

Ekainaren 23an hasiko da aurten Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat antolatu dituen udaleku irekiak.  Hitzarok dinamizatuko dituen udaleku ireki hauek lau aste iraungo dute, ekainaren 23tik uztailaren 20ra, eta 10:00etatik 12:30era bitarteko ordutegian ibiliko dira. Ikastetxeetako zaintza zerbitzuan edota jangelan geratzen diren haurrek ere udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute, nahi izanez gero, udalekuetako begiraleek ikastetxeetatik jasoko baitituzte eta jangelan geratzen badira berriro hara eramango dituzte.

'LABURBIRA' ASTEAZKEN HONETAN IRITSIKO DA ORDIZIARA

Euskarazko zortzi laburmetrai emango dira 20:30tan hasita

LABURBIRA Ordizian izango da asteazken honetan. Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea.

Hona hemen, XIII. Laburbira osotzen duten zortzi lanak:

·         ZEA BINGO 2015 (7´). Ane Urkiola

·         ERREPLIKA 2015 (14´30´´). Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri

·         JORRAI 2015 (3´). Uda Films.

·         FISHURA 2015 (6´45´´). Yago Mateo. 

·         BERE BIZITZETAKO BAT 2014 (8´). Aitor Gametxo

·         BRUNILDA 2015 (12´50´´). Eriz Alberdi. 

·         HARTZ TXIKI 2015 (16´30´´). “The Arlotes”, Uraitz Soubies. 

·         SEMEAK   2015 (7´25´´). Iker Azkoitia.  

Emanaldia Herri Antzokian izango da, 20:30tan hasita eta Hitzaro Euskara elkarteak antolatuta.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image